Kooperatibagintza aditu tituluko 15. edizioko proiektuen aurkezpena egin dute Eskoriatzako campusean

Atzealdea

Kooperatibagintza aditu tituluko 15. edizioko proiektuen aurkezpena egin dute Eskoriatzako campusean

Kooperatibismoa

Kooperatibagintza aditu tituluko 15. edizioko proiektuen aurkezpena egin dute Eskoriatzako campusean

Edizio honetan, 16 erakundek hartu dute parte.

2023·07·18

$titulo.getData()


Uztailaren 13an, Kooperatibagintzan Unibertsitate Aditu Ikastaroaren 15. edizioko amaiera saioa egin zuten Eskoriatzako campusean. Saioa baliatu dute aurkezteko 2022-2023 ikasturtean egindako ikastaro amaierako proiektuak. Ikasturte honetan, 16 proiektu egingo dituzte; horietako bederatzi aurkeztu dituzte uztaileko deialdi honetan eta gainerako zazpiak irailean entregatuko dituzte.

 

 

Edizio honetan 26 lagunek hartu dute parte ikastaroan, honako 16 kooperatiba hauetatik etorrita: RPK, Ulma Construcción, Ulma Handing, Eika, Maier, Fagor Ederlan, Eroski, Fagor Arrasate, Fagor Industrial, Fagor Automotion, Fagor Elektronika, Mondragon Assembly, Fagor Taldea, Ausolan eta  Huhezi.  

 

Erreferentziazko ikastaroa

Kooperatibisten eta kudeaketa organoetako kideen formazioan erreferente bilakatu den ikastaro hau antolatuta dago Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia eta Mondragon Taldeko Otalora formazio zentroaren artean. Urte hauetan guztietan, 50 kooperatiba desberdinetatik etorritako 300 ordezkari inguruk hartu du parte Kooperatibagintzan aditu tituluan. Egindako proiektu praktikoen helburua da gizarte- eta enpresa-sare kooperatiboan hobekuntzak sustatzea. Ikastaroaren 16. edizioa, urrian hasiko da.