Materialen konformazioko taldeko ikertzaile batzuek beren ikerketen emaitzak aurkeztu dituzte 2023ko ICTP-an

Atzealdea

Materialen konformazioko taldeko ikertzaile batzuek beren ikerketen emaitzak aurkeztu dituzte 2023ko ICTP-an

KONFERENTZIA

Materialen konformazioko taldeko ikertzaile batzuek beren ikerketen emaitzak aurkeztu dituzte 2023ko ICTP-an

14. Internacional Conference on the Technology of Plasticity (ICTP) material konformazioaren joko olinpikoak bezala ezagutzen da.

2023·10·09

$titulo.getData()


Hiru urtean behin, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza eskolako ikertzaileek International Conference on the Technology of Plasticityn (ICTP) parte hartzen dute, garatu dituzten ikerketen emaitzak ezagutarazteko.

Kongresuaren XIV. edizioan, Julen Agirre, Joseba Mendiguren eta Lander Galdos Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek, materialen konformazioarekin lotutako hainbat ikerketatan lortutako emaitzak aurkeztu dituzte.

Hauek izan dira aurkeztutako lanak:

  • Post Forming Electro Plastic Effect springback reduction on AA5754 (Joseba Mendiguren), HEAPLAS proiektuaren esparruan (PID2022-139130OA-100, MCIN/ AEI / 10.13039/501100011033 / FEDER, UEk finantzatuta) eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU-UPV) elkarlanean garatu dena.
  • In-Plane Bending Test for the Edge ductility characterization at warm temperaturas (Lander Galdos), HEATFORM proiektuaren esparruan IDI-20211188, CDTIk finantzatuta SMART Eureka proiektu baten barruan) eta Elay enpresarekin, Teknorotekin (Turkia) eta Hacettepe Universityrekin (Turkia) elkarlanean garatu dena.
  • Effect of strain rate on the mechanical and microstructural properties of Ti-6Al-4V - Application to hammer forging (Julen Agirre), TIFORGE proiektuan (ZL-2021/00924, Eusko Jaurlaritzaren Hazitek deialdiak finantzatua) eta ULMA Forged Solutions enpresarekin lankidetzan garatu dena.

Materialen konformazioko ikerketa taldea

Julen, Joseba eta Lander Mondragon Goi Eskola Politeknikoko materialen konformazioko ikerketa taldeko kideak dira, eta funtsezko eta aplikatutako (lehiakorrak eta transferentziakoak) ikerketa proiektuak garatzen dituzte enpresekin eta enpresentzat. Ikerketa taldeak enpresa laguntzaileekin duen etengabeko loturari esker eta Arrasateko laborategietan dituzten baliabide teknologikoei esker, metalen eraldaketa plastikoko prozesuetan Estatuko erreferentzia bihurtu da taldea.

Mondragon Unibertsitateko materialen konformaziorako ikerketa taldearekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi Zigor Azpilgaini, mesedez.