Lehen Komunikazio Campusa antolatu dugu Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak Aretxabaletan

Atzealdea

Lehen Komunikazio Campusa antolatu dugu Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak Aretxabaletan

Komunikazio Campusa

Lehen Komunikazio Campusa antolatu dugu Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak Aretxabaletan

Komunikazio Campusa antolatu dugu Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak. Astebeteko bi txanda egongo dira, lehena, uztailaren 5etik 9ra eta, bigarrena, 12tik 16ra. Dagoeneko irekita dago izen-ematea.

2021·05·06

$titulo.getData()


Komunikazio Campusa antolatu dugu, lehen aldiz, Goiena Komunikazio Taldeak eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduak. Astebete iraungo dute eta goizez egingo dira, Mondragon Unibertsitateak Aretxabeletan duen Komunikazio campusean. Udalekuak daude zuzenduta DBH-4ko eta Batxilergoko lehen mailako gazteentzat. Bi txanda egingo dira, astelehenetik ostiralera. Lehena, uztailaren 5etik 9ra eta, bigarrena, 12tik 16ra; biak ala biak, 09:00etatik 13:30era.

 

Komunikazio Campusaren helburua da gazteak modu kritiko, praktiko eta dibertigarrian hurbiltzea komunikazioaren mundura. Horretarako, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: kamera aurrean nola jarri, fotokazetaritza, youtuber izateko gakoak, podcastak nola egin, benetako albisteak eta faltsuak nola identifikatu… Ariketak egiteko, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako Campuseko baliabideak erabiliko dira: telebista-platoa, ordenagailuak eta beharrezko izango duten bestelako materiala.

 

Mondragon Unibertsitateko irakasleek eta Goienako profesionalek hartuko dute parte Komunikazio Campus honetan. Era berean, landuko diren gaietan ezagunak direnek eta eskarmentua dutenek emango dituzte master-eskolak: Aiora Mujika @probatxoa youtuberrak; Ainhoa Vitoria komunikatzaile eta Gazteako irrati esatariak; eta Goiena Komunikazio Taldeko Xabier Urzelaik, mojo edo eskuko telefono adimendunekin ekoiztutako ikus-entzunezkoen edukietan adituak.

 

Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 18ra arte, eta prezioa 125 euro da. Plaza mugatuak izango dira; txanda bakoitzean, gehienez ere, 25 lagun elkartuko dira. COVIDak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak beteko dira udalekuetan.

 

Informazioa

  • Zer: Komunikazio Campusa.
  • Noiz: Bi txanda. Lehena, 2021eko uztailaren 5etik 9ra eta, bigarrena, 12tik 16ra. 
  • Tokia: Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio campusean.
  • Ordutegia: 09:00-13:30 (ordu erdiko atsedenaldiarekin).
  • Nori zuzenduta: DBH-4ko eta batxilergoko lehen mailako neska-mutikoak.
  • Izen-emate epea: 2021eko maiatzaren 3tik ekainaren 18ra.
  • Prezioa: 125 euro.
  • Izen-ematea: www.goiena.eus/bereziak/udalekuak
  • Informazio gehiago:
    • Telefonoa/Whatsapp/Telegram: 600 04 66 89
    • Posta elektronikoa: komunikazioudalekuak@gmail.com
  • Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitatea eta Goiena Komunikazio Taldea.