Komunikaldia 2012: Bideo-jokoak eta hezkuntza

Atzealdea

Komunikaldia 2012: Bideo-jokoak eta hezkuntza

KOMUNIKALDIA 2012
 

Gertaera

Komunikaldia 2012: Bideo-jokoak eta hezkuntza

Data eta ordua

March 21

Kokapena

Eskoriatza

Komunikaldia 2012: Bideo-jokoak eta hezkuntza

2012an Bideo jokoak eta Hezkuntza eztabaidatu dira Komunikaldietan.

Kontuan izanda gai hau interesgarria izan daitekeela bai Hezkuntzako ikasle zein irakasleentzat eta baita Ikus-entzunezko komunikaziokoentzat, oinarrizko bibliografia bat prestatu dugu, gaia interesatzen zaienentzat. Horrezaz gain, martxoaren 21ean HUHEZIko bibliotekak mahai bat jarriko du liburutegian, eta bertan erakutsi zer liburu dauzkagun fakultatean gai horren inguruan.
Ordenagailu gela bideo jokoekin

Horrezaz gain, elementu osagarri gisa, egun horretan Teknologia Zerbitzuek prestatuko dute ordenagailu gela bat, eta bertako 19 ordenagailuetan hainbat bideo joko jarriko dituzte, nahi duenak bertan egin dezan jolas, bideo jokoak probatzen.

Mondragon Unibertsitateak antolatu du Komunikaldiak 2012 jardunaldia, bi babesle nagusirekin: Gizarte Kutxa eta Euskaltel. Horrezaz gain, Eskoriatzako Udalak, Fagor Ederlanek eta Coprecik ere diruz lagundu dute.

 

Zergatik bideo jokoak

Munduan milioika lagunek erabiltzen dituzte bideo jokoak, eta sektoreko adituek adierazi dutenez, 2011n bideo jokoek 60.000 milioi dolar baino gehiago sortu dituzte mundu osoan. Hala ere, oraindik beldur gara bideo jokoak hezkuntza curriculumean sartzeko, bai oinarrizko hezkuntzan eta baita goi hezkuntzan ere.

Kezka horrek, hain zuzen, eraman du Mondragon Unibertsitatea ikasturte honetako Komunikaldiak gai horren inguruan zentratzera: bideo jokoak eta hezkuntza.

 

Agenda / Programa

  • 09:00 Aurkezpena eta ongietorria: Jon Altuna (Mondragon Unibertsitateko errektoreordea)
  • 09:15 Hitzaldia: “Bideo jokoak, fenomeno unibertsala, baita gurean ere”. Arantza Atutxa (Creativity Zentrum)
  • 10:00 Hitzaldia: “Zelan egiten den bideo joko bat”. Asier Quesada (Delirium Studios)
  • 10:45 Kafea
  • 11:15 Hitzaldia: “Zelan txertatu bideo jokoak hezkuntzan”. Carlos Gonzalez Tardón (People&Videogames)
  • 12:00 Demoak
  • 13:00 Bazkaria
  • 15:30 Mahai ingurua: Bideo jokoak Euskal Herrian. Lau esperientzia
    • Igor Leturia (moderatzailea)
    • Iruri Knorr (Ideateca)
    • Ignacio de Otalora (DigiPen)
    • Josu Cobelo (Dada Company)
    • Joannes Txabarri (Ikasplay)

-------------

Informazio gehiago: