Komunikaldia 2006: Komunikazio korporatiboa

Atzealdea

Komunikaldia 2006: Komunikazio korporatiboa

KOMUNIKALDIA 2006
 

Gertaera

Komunikaldia 2006: Komunikazio korporatiboa

Data eta ordua

February 27

Kokapena

Eskoriatza

Komunikaldia 2006: Komunikazio korporatiboa

Martxoaren 10ean Komunikaldiak egingo dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Jardunaldi horietan aztergai nagusia izango da Komunikazio korporatiboa. Matrikula doan egin liteke, baina plaza mugatuak izango dira. Horregatik, izena eman nahi duenak bertan parte hartzeko, hobe du martxoaren 3a baino lehen egitea.

Zergatik Komunikaldiak
Komunikaldien aurtengo goiburua Komunikazio korporatiboa da. Goiburu hori hautatu dugu enpresa munduaren eguneroko kezkak hurbilarazi gura dizkiegulako Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren ikasleei; enpresa-munduko jendea eta inguruko kooperatibak, berriz, komunikazioaren garrantzi estrategikoaz jabearazi gura ditugu jardunaldi hauen bidez.

Beraz, jardunaldi hauek eratu dira honako eragileei begira: enpresa zein korporazio munduko eragileak, komunikazioaren profesionalak, komunikazio, humanitate zein enpresa ikasketak egiten ari diren ikasleak.

Izena emateko
Matrikula doakoa izango da, baina plaza mugatuak izango direnez, martxoaren 3a izango da izena emateko azken eguna.

Izena emateko, bidali mezu bat helbide honetara: sarrera@huhezi.edu edo, bestela, deitu telefono honetara: 943 71 41 57.

 

Agenda / Programa

  • 09:00 Jardunaldien aurkezpena: Inazio Oliveri, Mondragon Unibertsitateko errektorea.
  • 09:15 Ana Urkiza (Deustuko Unibertsitatea): Komunikazioa enpresa txiki eta ertainetan: iragana, oraina eta geroa.
  • 10:00 Pili Kaltzada (BBK): Komunikazio korporatiboa eta gizarte erantzukizuna.
  • 11:00 Atsedena.
  • 11:30 Eduardo García Matilla (Corporación Multimedia): Los retos comunicativos de la empresa.
  • 15:00 Juantxo López Uralde (Greenpeace): La comunicación en los movimientos sociales.
  • 16:00 Juanjo Brizuela (AZK Komunikazioa) eta Roberto Vazquez (Lana): Construcción de imagen corporativa. Estudio de un caso práctico: la cooperativa Lana.
  • 16:30 Mahai ingurua: Jorge García Martín (Comma Consultores), Jesús Ginto (MCC) eta Pedro Rodríguez (Michelin): La comunicación en la empresa vasca: ¿una asignatura pendiente?. Moderatzailea: Aitor Zuberogoitia (HUHEZI).