KoLaborategiko 2024ko topaketek ireki dute izen-ematea

Atzealdea

KoLaborategiko 2024ko topaketek ireki dute izen-ematea

Jardunaldia

KoLaborategiko 2024ko topaketek ireki dute izen-ematea

Hainbat gai jorratuko dituzte apirilean eta maiatzean egingo diren ekitaldietan, hala nola Adimen Artifiziala, digitalizazioa, STEM arloko gaiak eta adin txikikoen eta pantailen arteko harremana. Saio guztiak irekiak izango dira.

2024·03·20

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategiak ekitaldi sorta antolatu du apirila eta maiatzean egiteko. Era askotako gaiak jorratuko dituzte Eskoriatzako campusean, Bilbao AS Fabrik-en edo online egingo diren ekitaldietan; esaterako, Adimen Artifiziala, digitalizazioa, STEM arloko gaiak edo adin txikikoen eta pantailen arteko harremana. Bilkura hauen formatuak ere askotarikoak izango dira: hitzaldiak, mahai-inguruak, liburuen aurkezpenak, proiektuen aurkezpenak… Saio guztiak irekiak izango dira baina, parte-hartzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute.

EGITARAUA

Apirilak 11

Hitzaldia: Konpetentzia digitala eta Adimen Artifiziala

Hizlaria: Juan Francisco Álvarez Herrero (Universidad de Alicante)

Ordua: 16:30

Tokia: Eskoriatzako campusa. D.0.3 aretoa.

Egitaraua:

Adimen artifizialaren eta konpetentzia digitalaren arteko harremana

Nola eragiten du Adimen Artifizialak konpetentzia digitaletan?

AA erabiltzea ikaskuntza-egoerak diseinatzeko.

Nola aplikatu AA bihotzez eta gizatasunez irakatsi eta ikasteko diseinuetarako.

Nola ikasi AA eta AArekin

Ikastetxeen errealitatea ezagutzea, bai haur-hezkuntzan, bai bigarren hezkuntzan. AAren erabilerak AAri buruzko diseinurako eta prestakuntzarako, harekin diseinuak egiten ikasteko.

AAren dilema etikoak

Hezkuntzak eta gizarteak hezkuntza-erakundeetan AAren erabileraren aurrean dituzten egungo dilemak.

AA eta infoxikazioa

Aplikazio-marean aukeratzen jakitea galdu gabe.

 

Apirilak 18

Hitzaldia: Haurrak eta pantailak

Tokia: online

Ordua: 17:00-18:30

Izenburua: El uso de los recursos digitales en infantil y primaria. Resultados del proyecto Infanci@ y escuel@ digit@l y recomendaciones para la comunidades educativa.

Programa:

17:00-18:00

  • Aurkezpena: Jesús Rodriguez Rodríguez. 
  • Ikerketaren emaitzak: Diana Marín Suelves. 
  • Komunitatearentzat proposamenak: Silvia López Gómez eta Montserrak Castro Rodríguez.

18:00-18:30 Galdera-erantzunetarako tartea.

 

Apirilak 25 

Liburu aurkezpena: “Inteligencia Artificial y Educación: construyendo puentes”

Hizlariak: Amaia Arroyo Sagasta, Ainara Bilbao Eraña, Egoitz De La Iglesia Ganboa eta Beñat Flores Puga.

Tokia: Bilbao AS Fabrik

Ordua: 17:00-18:30

Edukiak: Amaia Arroyo Sagastak koordinatutako liburuaren aurkezpena egingo dute. Berarekin batera egongo dira liburuan parte hartu duten Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko beste hiru ikertzaileak: Ainara Bilbao Eraña, Egoitz De La Iglesia Ganboa eta Beñat Flores Puga. Mahai-ingurua egingo dute gaiaren bueltan egindako ekarpenen lerroburuak aurkezteko. Liburuan, beste egile hauek ere parte hartu dute: Mariona Granè (Universitat de Barcelona), César Poyatos (Universidad Autónoma de Madrid), José Luis Serrano eta María del Mar Sánchez (Universidad de Murcia), Sara Osuna (UNED) eta Carlos Escaño (Universidad de Sevilla).

 

Maiatzak 9

Jardunaldia: STEMotiv-en proiektuaren harira, STEM esperientziak partekatzeko bigarren jardunaldia

Hizlariak: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko eta proiektuko partaideak.

Tokia: Eskoriatzako campusa Gela: D.0.3

Ordua: 16:30-18:30

Programa: 

  • Ongi etorria.
  • Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko STEM proiektuen aurkezpena.
  • STEMotiv proiektuan parte hartu duten ikastetxeen esperientziak
  • STEMotiv parte hartu duten eragileak:
  • Talaios.
  • Emun.
  • Berrikuntza digitala aipamenaren aurkezpena.
  • Amaia Arroyo Sagasta eta ikasle baten arteko solasaldia.
  • Itxiera.
Helburua: STEM hezkuntza-ereduaren garrantzia bolo-bolo dabilen garai honetan, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak uste du garrantzitsua dela Lehen Hezkuntza etapako ikasleen artean STEM gaietan alfabetatzea eta eskoletako irakasleak gai horietan trebatzea. Helburu horrekin, jardunaldian Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean abian dauden STEM proiektuak aurkeztuko dira eta horietan parte hartu duten eragileen testigantzak jasoko dira: adituak, ikastetxeetako irakasleak, eragileak…