Buletin elektronikoa argitaratuko du KoLaborategia gizarte digitalerako hezkuntzaren laborategiak, hamabostean behin

Kalean da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategiaren buletin elektronikoaren lehenego zenbakia.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategiak, alegia, gizarte digitalerako hezkuntzaren laborategiak, abian jarri du buletin elektroniko bat. Argitalpenaren helburua da, batetik, partekatzea gizarte digitalerako hezkuntzaren inguruko berri, bideo, hitzordu eta ekintza, eta, bestetik, hezkuntza abiapuntu izanik, hausnartzea eta aztertzea eguneroko bizitzan eta lan munduan bizi eta biziko diren aldaketek izan dezaketen eragina jorratzen dituzten lanak.
Nahiz eta abiapuntuko gaia hezkuntza arloa izan, bizitzako esparru ezberdinetan digitalizazioak duen eraginaren bueltako gaiak landuko ditu buletinak. Buletin hau hezkuntzan, digitalizazioan, gizarte aldaketetan edo etorkizuneko gaietan interesa duen edonorentzat dago zuzenduta.
- Buletina: KoLaborategia 1. zenbakia (JPG).
- Harpidetzeko: Bi astetik behin argitaratuko da buletina, eta hemen klik eginez harpidetu daiteke edonor.