Koirakaskuntza esperientziak partekatzeko jardunaldia, urtarrilaren 26an, Eskoriatzako campusean

Atzealdea

Koirakaskuntza esperientziak partekatzeko jardunaldia, urtarrilaren 26an, Eskoriatzako campusean

Koirakaskuntza Jardunaldia

Koirakaskuntza esperientziak partekatzeko jardunaldia, urtarrilaren 26an, Eskoriatzako campusean

Jardunaldian parte hartuko dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileek, Ana Hernandez irakasle madrildarrak eta Euskal Herriko lau ikastetxeetako ordezkariek.

2024·01·10

$titulo.getData()


Urtarrilaren 26an, koirakaskunzari buruko jardunaldia antolatuko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Irakaskidetza esperientziak ikaste-irakaste prozesuetan izenpean, hitzaldiak eskainiko dituzte Fakultateko zein kanpoko ikertzaileek; gainera, mahai-inguru bat antolatuko dute Arrasateko Arizmendi Ikastolako, Donostiako Larramendi ikastetxeko, Gasteizko Sansomendi ikastetxeko eta Zangozako Zangoza Ikastolako ordezkariekin. Jardunaldia Eskoriatzako campusean egingo, 09:30etatik aurrera.

 

Jardunaldia irekia da baina, interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena.  

  • Izena emateko: Koirakaskuntza jardunaldia: Irakaskidetza esperientziak ikaste-irakaste prozesuetan.

ESPERIENTZIAK PARTEKATU

Jardunaldi honen helburua da ko-dozentziaren oinarriak ezagutaraztea eta ikastetxe ezberdinetan egiten diren gelako praktiken berri ematea. Horretarako, ko-dozentzian aritu eta aditu diren hizlariak gonbidatu ditugu euren ezagutza eta esperientzien berri emateko. EAE, Nafarroa eta Madrilgo ikastetxe ezberdinetan izaten ari diren esperientziak partekatuko dira jardunaldian. Saioak interes berezia izango du ko-dozentzian eta berrikuntza pedagogikoan ari diren edo interesa duten irakasle, zuzendaritza kide eta aholkularientzat. 

 

KOIRAKASKUNTZAREN GARRANTZIA

Hezkuntzan gertatzen ari diren berrikuntza metodologiko eta pedagogikoen baitan, ko-dozentzia izaten ari da azken denboran indar handia hartzen ari den elementuetako bat. Kodozentziaren helburu nagusia da bi irakasle edo gehiago elkarlanean aritzea irakaste-irakaste prozesuak elkarrekin diseinatu, gelaratu eta ebaluatuz. Koirakaskuntzak ahalbideratzen du gaitasun, arlo edo ezagutza eta esperientzia ezberdinak dituzten irakasleak elkarrekin gelan jardutera. Hain zuzen ere, EAEko curriculum berrian jasotzen diren eremukako ikaste esperientziak sustatzeko elementu gakoa izan daiteke kodozentzia. Arlo ezberdinetako irakasleak elkarrekin gelan arituz, ikasleari esperientzia aberatsagoa bizitzeko aukera eskaintzen dio. Gelako koirakaskuntza esperientziek ikasleen aniztasunari eta ikaskuntza estilo ezberdinei arreta pertsonalizatua eskaintzen laguntzen dute.

 

EGITARAUA

  • 09:30 Sarrera.
  • 09:45 Bi, bat baino hobe? Mikel Etxaburu (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea).
  • 10:30 Ana Hernandez (IES Julio Verne, Madril).
  • 11:15 Atsedena. 
  • 11:45 Zer ikasi dugu eta zer dugu ikasteko? (Mahai-ingurua ikastetxeetako esperientziekin) 
    • Arizmendi Ikastola (Arrasate).
    • Larramendi ikastetxea (Donostia).
    • Sansomendi ikastetxea (Gasteiz).
    • Zangoza Ikastola (Zangoza).
  • 13:15 Gogoetarako tartea.
  • 13:45 Itxiera.