Goi Eskola Politeknikoak jardunaldi bat antolatu du LKS Krean eta Goienerrekin batera klima-aldaketaren eragina gutxitzeko neurriei buruz
Atzealdea
Goi Eskola Politeknikoak jardunaldi bat antolatu du LKS Krean eta Goienerrekin batera klima-aldaketaren eragina gutxitzeko neurriei buruz
JARDUNALDIA
Goi Eskola Politeknikoak jardunaldi bat antolatu du LKS Krean eta Goienerrekin batera klima-aldaketaren eragina gutxitzeko neurriei buruz
Jardunaldia urriaren 24an izango da, Klima-aldaketaren Aurkako Nazioarteko Egunean, eta Goi Eskola Politeknikoko Ingurumen lantaldeak sustatzen du
2019·10·18
Klima-aldaketaren Aurkako Nazioarteko Egunaren testuinguruaren baitan, urriaren 24an, Goi Eskola Politeknikoko ingurumen lantaldeak antolatu du LKS Krean eta Goienerren partaidetza izango duen jardunaldia.
Saioa 18:30ean hasiko da eta bi esperientzia erakutsiz azalduko da nola gutxitu litekeen berotegi-efektuko gasen isurpena kontsumo arduratsu ereduen bidez.
LKS Krean eremu iraunkorrak diseinatu eta martxan jartzen dituen entitatea da, ahalik eta etorkizun hoberenaren bila doana. Goiener, aldiz, energia berriztagarria sortu eta kontsumitzea xede duen proiektu kooperatiboa da eta horren bidez energia burujabetza berreskuratu nahi du.
Jardunaldia 18:30ean hasiko da Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren (Loramendi kalea 4, Arrasate) Iturripeko campusaren 6212 ikasgelan.
Egitaraua:
- 18:30 Aurkezpena eta jardunaldiari ongietorria
- 18:35 LKS Kreanen txostena: “Ingeniaritza eraldaketa sozialaren tresna. Euskadi, energia eta klima-aldaketa”.
- 19:05 Goienerren txostena: “Energia berriztagarriak. Euskal Herrian badugu alternatiba”.
- 19:35 Jardunaldiaren amaiera.
Animatu!