Banatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan onenen 2024ko Kimu Berri sariak
Banatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan onenen 2024ko Kimu Berri sariak
Banatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan onenen 2024ko Kimu Berri sariak
Ekainaren 7an, Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek Gradu Bukaera Lanak jendaurrean aurkeztu eta Kimu Berri sarietan parte hartu zuten. Ekitaldian ikasleak, fakultateko tutoreak eta erakundeetako tutore eta ordezkariak elkartu ziren.
Ekainaren 7an, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko 4. mailako ikasleek Gradu Bukaera Lanen (GBL) aurkezpen publikoa egin zuten irakasle, erakundeetako tutore eta ikasleen aurrean. Ohi bezala, aurkezpen publiko hau baliatu da Kimu Berri lehiaketa egiteko; aurtengoa izan da lehiaketa honetako 10. edizioa. Aretxabaletako campusean egin zen emanaldia.
Aurtengo Kimu Berri lehiaketan epaimahaia hiru lagunek osatu dute: Mikel Orobengoa ISEA Enpresako Zerbitzu Aurreratuetan Berrikuntzako zuzendariak, Koldo Azkoitia Debagoieneko Mankomunitateko Eskualdeko Agentziaren arduradunak eta Leire Zarate Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko multimedia koordinatzaileak.
Ikasleen aurkezpenak pitching estilokoak izan dira. Saridunak erabakitzerako orduan, honako irizpideak hartu dituzte kontuan epaimahaikideek: aurkezpenaren argitasuna, interesa pizteko gaitasuna, aurkezpenaren erakargarritasuna eta originaltasuna, hizkuntz zuzentasuna eta, azkenik, baliabideen egokitasuna eta denboraren kudeaketa. Behin aurkezpen publiko hauek eginda, hurrengo egunetan egingo dituzte ikasleek GBLn defentsa akademikoak.
Ikasturte honetan, 18 Gradu Bukaerako Lan egin dituzte Ikus-entzunezko Komunikazio graduko ikasleek, denak enpresa eta erakundeekin elkarlanean. Dual ibilbidekoek bakarka egin dituzte lanok, eta besteek, aldiz, hiru edo bi laguneko taldetan. Oraingo ikasturtean, honako erakundeekin batera egin dituzte GBLak: Arranobi Kultur Gastronomiko Elkartea, Mercedes-Benz, Pantailak Euskaraz, Arrasate Rugby Taldea, IzarFIlms, Oroituz, Agintzari Elkartea, Salvamento Marítimo Humanitario, Bikonsulting, Aspanogi, Arrats Elkartea, Anitzak Bilbao Elkartea, Goiena Komunikazio Taldea, Ideko, Arizmendi Ikastola, Ikerlan eta Arteman.
Hiru sari banatuta, horrela geratu da Kimu Berri 2024 lehiaketako palmaresa:
IRABAZLEAK 2024
1. saria.
- Ikasleak: June Agirre, Alex Altuna eta Oier Markotegi
- GBL: Urak eginen du bide - Pantailak Euskaraz
- Erakundea: Pantailak Euskaraz
2. saria.
- Ikaslea: Garazi Etxaniz
- GBL: Arizmendi Ikastolaren eta guraso etorkinen arteko komunikazioaren lanketa
- Erakundea: Arizmendi Ikastola
3. saria.
- Ikasleak: Naroa Alijostes, Naroa Unzueta eta Ainhize Uriarte
- GBL: STEM ikasketa eta lanbideetan emakumeen parte-hartzea sustatzeko komunikazio-estrategiak: Gasteizko Mercedes-Benz fabrika aztergai
- Erakundea: Mercedes-Benz