Julian Elorzak bere Matemática Básica liburua aurkeztu du
Julian Elorzak bere Matemática Básica liburua aurkeztu du
Julian Elorzak bere Matemática Básica liburua aurkeztu du
Julian Elorzak bere Matemática Básica liburua aurkeztu du
2019ko urriaren 23a oroituko da Julian Elorzaren 20 urteko lana burutu zen eguna bezala. Mondragon Unibertsitateko irakasle erretiratuak egunero ikasgelak bisitatzen jarraitu du bere bizitzako obran lan egin ahal izateko. Azken emaitza, Matemática Básica izenburudun liburua, Iturripeko Campuseko 7006 aretoan aurkeztu zen 50 pertsona baino gehiagoren aurrean. Liburuak 1.500 orrialde baino gehiago du eta hiru liburukitan dago banatua, Aritmetika, Geometria eta Kalkulua. Euretako bakoitzean 1etik 4rako zailtasun mailaren arabera sailkatutako problema matematikoak aurki daitezke, gonbita luzatuz irakurleari zailtasun mailaren araberako hurrenkeran ebatz ditzan.
Matemática Básica oso arrakastatsua da, aurreikuspen onenak gaindituz, Mondragon Unibertsitateak jaulkitako 50 aleko lehen argitalpena unean bertan agortu zelarik. Egun salgai dago bigarren edizioa online plataforman, Elkar argitaletxean edo idatzi info@mondragon.edu emailera.
Gainbegirada zenbakiei loturiko ibilbide bati
Xabier Arrasatek, Mekanika eta Ekoizpen Industrial arloko koordinatzaileak, hartu zituen bere gain aurkezle lanak Julian Elorzaren aurkezpena zuzenduz, zeinak mintzaldia hasi zuen matematikekiko duen maitasunaren hastapena xehatuz, 13 urte soilik zituenean. Ondoren, Elorzak kontatu zituen bere matematika ikasketei buruzko hainbat pasadizo, bertan zeudenen gozamenerako. Horien artean, bere sartu-irtena atzerriko hizkuntzatan; alemana kasu edota errusiera, zeina ikastea deliberatu zuen garai hartan gaztelaniazko matematika jardunak ez zuelako behar adina garapen.
Bere lan ibilbideari gainbegirada bizia eman ostean, Elorzak kontatu zuen bere obra idazten erretiroa hartzean hasi zela, pasioz bizi duen munduarekin lotura mantentzeko modu gisa. Halaber, behin obra argitaratua duela, barre artean aurkezpenaren protagonistak onartu zuen “horrenbeste denbora igaroko nuela jakin izan banu bi aldiz pentsatuko nukeen hasi aurretik”.
Bere aurkezpena amaitzeko, Julian Elorzak aldarrikatu zuen matematikak duen beharra, baita gaur egun ere, erakusketa propiorako metodologia bat garatzeko. Gure irakaslearen arabera matematikaren irakaspena ezin da beste inongo gai akademikorekin alderatu, are gutxiago teorikoak diren horiekin, izan ere matematika irakasleak aurre egin behar die ikasle bakoitzaren berezitasunei.
Partaide-zerrenda azpimarragarridun ekitaldia
Carlos Garciak, Goi Eskola Politeknikoaren Zuzendari Orokorrak, eman zion hasiera ekitaldiari arratsaldeko protagonistak aurkeztuz. Sarrera labur baten ondoren, bertan aurkeztu zituen ekitaldiaren xehetasunak, Carlos Garciak hitza eman zion Luis Vegari, Basque Center of Applied Mathematics (BCAM) zentroko eta EHUko matematika doktoreari. Vega luxuzko hasierako hiztuna izan zen, majo berotu zuen giroa Elorzaren aurkezpenaren aurretik, eta bere La matemática en la era digital txostena aurkeztu zuen. Aurkezpenean zehar bertaraturiko publikoari igorri zion matematikak egun oraindik duen indarra aplikazio mugikor edo inteligentzia artifizialaren aroan. Gainera aurkeztu zuen BCAMek egiten duen lana matematiken alde, bere ekintza-eremuak eta aurrera eroaten dituzten proiektuak. Matematika aplikazioaren modu ezberdinetan espezializaturiko zentroa izanik Vegaren hitzetan BCAMek adi egon beharra du gizarteko korronte berrien aurrean, bokaziozko matematikoak sortu ahal izateko belaunaldi berrien artean.
Aurkezpeneko argazki gehiago ikusteko: