Transferentzia teknologikoari buruzko jardunaldia: ekipamendu eta simulazio-tresna bereziak

Atzealdea

Transferentzia teknologikoari buruzko jardunaldia: ekipamendu eta simulazio-tresna bereziak

JARDUNALDIA

Transferentzia teknologikoari buruzko jardunaldia: ekipamendu eta simulazio-tresna bereziak

Jardunaldia otsailaren 2an, 9:00tatik 14:00tara izango da, Arrasateko campusean

2023·01·11

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Diseinua eta Egituren Mekanika ikerketa taldeak enpresei zuzendutako transferentzia ekitaldia antolatuko du, eta taldearen ikerketa lerro nagusiak aurkezteko eta ekipamenduen gaitasunak erakusteko helburua du.

Gainera, aukera hori baliatuko da enpresen eta ikerketa taldearen artean interes komuneko sinergiak eta eremu teknologiko potentzialak identifikatzeko.

Industrian lan egiten baduzu eta uste baduzu zuen jarduera hobetu daitekeela ikuspuntu mekanikotik, lubrifikatzaileen testaketa eta modelizaziotik, makina-elementuen diseinu eta dimentsionatzetik, makinen monitorizaziotik, osagaien simulazio multifisikotik eta saiakuntza esperimentaletatik, zatoz gu ezagutzera eta sinergiak identifikatzen saiatuko gara. Ekitaldia profil teknikoei zein bitarteko postuei edo zuzendariei zuzenduta dago.

 

IZENA EMATEA

Otsailaren 2a

9: 00-14: 00 Arrasateko campusean

 

Egitaraua:

  • 8:30 – 9:00. Jardunaldiaren erregistroa.
  • 9:00 - 9:10. Ongietorria eta ekitaldiaren aurkezpena
  • 9:10 – 9:30. DMELab taldearen aurkezpena.

1. saioa: Testak egiteko eta simulatzeko tresnak

  • 9:30 – 9:50. Testatzeko ekipamenduak, ukipen eskalan.
  • 9:50 – 10:10. Testatzeko ekipamenduak, osagaien eskalan.
  • 10:10 – 10:30. Neurrira egindako testak egiteko eta monitorizatzeko ekipamendua.
  • 10:30 – 10:50. Simulazioa azterketa esperimentaleko tresna gisa.
  • 10:50 - 11:20. Etenaldia eta kafea.

2. saioa: Emaitzak barreiatzea

  • 11:20 - 11:40. BISUM. Bio-Inspired SUrfaces for Machine Elements.
  • 11:40 –12:00. CIRMET. Innovative and efficient solution based on modular, versatile, smart process units for energy and resource flexibility in highly energy intensive processes.
  • 12:00 – 12:20. SmartFlexCell. Smart Reconfigurable Manufacturing Cell.

3. saioa: Laborategietara bisita

  • 12:30 - 13:00. Laborategi bisita eta erakustaldiak.
  • 13:00 – 14:00. Ekitaldiaren amaiera eta bazkaria.