Robot kirurgikoei buruzko jardunaldia Cyber Surgery-ren eskutik
Robot kirurgikoei buruzko jardunaldia Cyber Surgery-ren eskutik
Robot kirurgikoei buruzko jardunaldia Cyber Surgery-ren eskutik
Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleriak saioa jaso du Miramonen egoitza duen enpresak garatzen duen jarduerari buruz
Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleriak Cyber Surgery-ko ordezkariek eskainitako saio berezi batean parte hartu dute, Miramonen egoitza duen enpresak garatzen duten jardueraren berri eman die ikasleei.
Robot kirurgikoak xede dituen spin-off honek azpimarratu du datozen urteotan garapen aukera handiak dituen eremua dela. Jorge Presa Doktoreak, Cyber Surgery-ko Zuzendari Orokorrak eta telekomunikazioetan ingeniariak, nabarmendu du robotak ebakuntza-gelatako tresna funtsezkoak direla, mediku-taldearen zehaztasun gaitasuna areagotzen dutelako eta era esanguratsuan murrizten dituztelako operazioen kostuak eta denbora.
Ponentzia kokatzen da Mondragon Unibertsitateak ikasgela enpresen errealitatera hurbiltzeko duen estrategiaren baitan. Kasu honetan, gainera, Cyber Surgery Teknologia Biomediko Masterraren laguntzailea da; izan ere, masterreko lehen seihileko Planifikazio eta Entrenamendu Kirurgikoa ikasgaiko modulu bat ematen du. Modulu honetan Cibyer Surgery-ko adituek ikasleei erakusten diete nola egin 3D eredu biomedikoak, irudi biomedikoei segmentazio teknikak aplikatuz.