Helize Hirukoitzaren Lankidetzak Gipuzkoan duen egoerari buruzko Jardunaldia

Atzealdea

Helize Hirukoitzaren Lankidetzak Gipuzkoan duen egoerari buruzko Jardunaldia

EXPOSICIÓN

Helize Hirukoitzaren Lankidetzak Gipuzkoan duen egoerari buruzko Jardunaldia

Enpresek, Administrazioak eta Unibertsitateek bide orri bera garatzea funtsezkoa da gure ekosistema sozioekonomikoan kalitatezko enplegua sustatzeko. Martxoaren 9an, eragile horien arteko lankidetza jardunbide egokiak azalduko dira.

2022·03·03

$titulo.getData()


Martxoaren 9an, 15:00etatik 17:00etara, Helize Hirukoitzaren Lankidetzak Gipuzkoan duen egoerari buruzko jardunaldia egingo da Arrasateko GARAIA Parke Teknologikoan. Helize Hirukoitza (Enpresak, Administrazioa eta Unibertsitateak) lankidetzan aritzea funtsezkoa da gure ekosistema sozioekonomikoan kalitatezko enplegua sustatzeko. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, bide orri bera, EUE 2030 Agenda, garatzearen alde egiten dugu, non Gipuzkoako Helize Hirukoitzaren ikuspegi bateratua jaso eta kontrastatuko baita. EUE 2030 Agendan, etorkizuneko enpleguaren alorrean (i), bizitzan zeharreko ikaskuntzaren alorrean (ii), eraldaketa digital, ekologiko eta demografikoen alorrean (iii) eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean (iv) Helize Hirukoitzak gaur egun eta etorkizunean (2030era begira) modu bateratuan erantzun beharko dituen erronkak bilduko ditu.

Aurrez aurreko jardunaldi honetan, EAEko manufakturako enpresa txiki eta ertainetan Unibertsitate-Enpresa lankidetzak duen egoerari buruz Gipuzkoako Foru Aldundirako (GFA) eta Eusko Jaurlaritzarako (EJ) egin diren azterlanen emaitzak erakutsiko dira, eta kalitatezko enpleguari, genero berdintasunari eta etengabeko prestakuntzari lotuta Helize Hirukoitzak lankidetzan garatutako jardunbide egoki batzuen berri emango da. Jardunaldia amaitzeko, mahai inguru bat egingo da, eta, bertan, Gipuzkoako Helize Hirukoitzak 2030erako modu kooperatiboan erantzun beharko dituen egungo eta etorkizuneko erronkak kontrastatuko dira parte hartzaileen artean.

Jardunaldirako izen ematea

  • Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko Lankidetzaren Egoera EAEko manufakturako enpresa txiki eta ertainetan: Maria Vivar doktorea (Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko irakaslea eta ikertzailea)
  • Jardunbide egokia kalitatezko enpleguan: Bateratzen proiektua, Unai Elorza doktorea (Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko irakaslea eta ikertzailea)
  • Jardunbide egokia genero berdintasunean: Mondragon Ztim Hub proiektua, Maite Anaya doktorea (Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko irakaslea eta ikertzailea)
  • Jardunbide egokia prestakuntzan: Alberto Eguren doktorea (Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko irakaslea eta ikertzailea)
  • Parte hartzaileen arteko mahai ingurua: "Gipuzkoako Helize Hirukoitzak 2030era begira erantzun beharreko egungo eta etorkizuneko erronkak, kalitatezko enpleguaren arloan"

Jardunaldiari buruzko edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan proiektuaren koordinazio taldearekin:

Maria Vivar mvivar@mondragon.edu edo 664236852.