Enpresa gizatiarrari buruzko jardunaldi berezia masterreko ikasleei zuzenduta

Atzealdea

Enpresa gizatiarrari buruzko jardunaldi berezia masterreko ikasleei zuzenduta

JARDUNALDIA

Enpresa gizatiarrari buruzko jardunaldi berezia masterreko ikasleei zuzenduta

Ibilbide profesional nabarmena duten Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko bi ordezkarik eskaini dute Enpresa Gizatiarrari buruzko ponentzia.

2023·03·02

$titulo.getData()


Zer-nolako enpresan garatu nahiko zenuke zure ibilbide profesionala?. Galdera hori egin zieten Pio Agirrek eta Luis Mari Imazek Goi Eskola Politeknikoko master ikasleei Enpresa Gizatiarrari buruzko ponentziaren hasieran. Pio eta Luis Mari, biak, Arizmediarrietaren Lagunak Elkarteko (ALE) kideak dira, eta esperientzia profesional garrantzitsua dute (beherago dago informazioa). ALE da Arizmendiarrietaren ideia eta balioetan oinarritutako formula sozioenpresarial berriei buruzko hausnarketa sustatzen duen elkartea, eta kooperatiben jarduera eremuak sustatzen dituena, lankidetzaren bidez herritarrengana hurbilduta.

Eztabaida sakona izan zen, pertsona batzuek nahiago zuten diru asko irabazi eta beste batzuek eskatzen zietena egin; beste batzuek nahiago zuten enpresaren jarduerari eta bilakaerari buruz erabaki, edo enpresa ingurunearekin eskuzabala izatea nahiago zuenik ere bazegoen... Arizmendiarrietak bultzatu zuen eredua, funtsean, bazkideak enpresan parte hartzea, inplikatzea eta banaketa justua egitea da, eta, gainera, oso eredu solidarioa da antzeko beste kooperatiba batzuekin eta gizartearekin oro har. Horregatik, jardunaldiak printzipio kooperatiboak izan zituen ardatz. Antolaketa demokratikoa, lanaren subiranotasuna, kudeaketan parte hartzea, ordainsarien elkartasuna, elkarren arteko lankidetza edo eraldaketa soziala izan zituen ardatz, besteak beste.

Ildo estrategikoa

Enpresa Gizatiarrari buruzko jardunaldi hau Eskola Politeknikoak ikasleei balio kooperatiboak ikusarazteko erronka estrategikoaren barruan kokatzen da. Horrelako ekintzen bidez, gazteen kontzientziazioa handitu nahi da, eta gizartearena oro har, lana antolatzeko modu demokratikoagoak, parte hartzaileagoak eta solidarioagoak daudela ohartu daitezen.

Hizlariak:

  • Luis Mari Imazek 36 urteko esperientzia profesionala du kooperatiben munduan. Finantzari lanetan hasi zen, ondoren banku eta komertzialeko gestore izan zen, eta, azkenik, zuzendari gerente. Nazioarteko hedapenean eta berrikuntza estrategian lortutako lorpenak izan dira Tajo S.Coop.eko eta Mondragon Assemblyko zuzendari gerente gisa egindako ekarpen nagusia, karguan zegoen bitartean Europan, Latinoamerikan eta Asian hainbat ekoizpen planta ireki ziren eta.
  • Pio Aguirrek Laboral Kutxan egin zuen bere ibilbide profesionala, sukurtsal, marketin, banka pribatu edo nazioartekotze arloetan erantzukizunak betez. Ulma-Portugaleko finantza arduraduna ere izan zen eta Estatu Batuetan lan egin zuen MONDRAGON Internazionalerako. Elkargiko zuzendari nagusia eta kontseilaria ere izan zen hainbat erakundetan, hala nola SPRIn, Gipuzkoako Poliklinikan edo Euskadiko Pentsioak-en, besteak beste.

Gaur egun erretiroa hartuta daude biak eta Arizmendiarrietaren Lagunekin lankidetzan ari dira, gazteen artean eta gizartean, oro har, mugimendu kooperatiboa sustatzeko.

Eskerrik asko bioi gure ikasleei zuen ezagutza eta esperientzia helarazteagatik. Segi horrela.