Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak sare elektrikoekin lotutako ekipamendu teknologikoa erakusten die enpresei, lankidetza-aukerak identifikatzeko

SPRIk sustatutako Basque Digital Innovation Hub (BDIH) erakundearen Deep Dive murgiltze jardunaldien barruan kokatzen da topaketa. Ekimen horren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideek dituzten ekipamendu teknologiko modernoak euskal enpresen (ETE eta enpresa handien) esku jarri nahi dira.
2021eko azaroaren 10ean
09:00etatik 16:30etara
Jardunaldi hau sektore elektrikoarekin lotutako enpresetan lan egiten duten pertsonei zuzenduta dago, beren eskaintza balio erantsi handiko zerbitzu eta soluzio teknologikoetarantz eboluzionatzeko asmoarekin. Hori guztia, sare-eredu banatuago, digitalizatuago eta deskarbonizatuago baterako trantsizioa errazteko.
Jardunaldiak Mondragon Unibertsitateko eta Ikerlaneko laborategi eta instalazioetara bisitak izango ditu, eta bi erakundeetako ikertzaileek honako aktibo hauek erakutsiko dituzte:
- Tentsio-ertaineko laborategia (Mondragon Unibertsitatea)
- Tentsio-baxuko korronte zuzeneko mikrosarea (DC) (Mondragon Unibertsitatea)
- Smart-Storage laborategia, Smart Grids/Smart Building eta Potentzia Elektronika (Ikerlan)
- Sareen kontrolagarritasuna eta segurtasuna hobetzeko SW (Ikerlan)
- Biltegiratzea sare elektrikoetan integratzeko aplikazioak (Ikerlan)
Saioan hainbat sektoretako aplikazioak eta soluzioen laginak ikusiko dira, erabilera-kasuen bidez, aktiboen erakustaldien bidez, bertaratutakoek adituekin zuzenean lan egiten ikusteko aukera izango duten «hands on» saioen bidez, eta talde teknikoekin banakako beharrak ere kontrastatzeko denbora izango dute.
KONTSULTATU PROGRAMA OSOA ETA IZENA EMAN