Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak mediku-gailuak eta osasun digitalari lotutako ekipamentu teknologia erakutsiko die ETEei, lankidetza-aukerak identifikatzeko

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak mediku-gailuak eta osasun digitalari lotutako ekipamentu teknologia erakutsiko die ETEei, lankidetza-aukerak identifikatzeko

JARDUNALDIA

Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak mediku-gailuak eta osasun digitalari lotutako ekipamentu teknologia erakutsiko die ETEei, lankidetza-aukerak identifikatzeko

Topaketak SPRIK sustatutako Basque Digital Innovation HUB (BDIH) iniziatibaren Deep Dive jardunaldien barruan kokatzen da. Ekimen honen xedea da Zientzia,Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideen ekipamendu teknologiko modernoak euskal enpresen esku jartzea da (ETE eta enpresa handiak)

2021·11·11

$titulo.getData()


Saio honetan, gunearen eta bere teknologien sarrera orokorra eta languntza-programari buruzko aurkezpen komunaren ondoren, aktiboen aurkezpenak eta erakustaldi praktikoak egingo dira. Mondragon Unibertsitatearen aktiboak ez ezik, CIC nanogune, Tecnalia eta Vicomtech-ekoak ere erakutsiko dira jardunaldian. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Arrasaten duen instalakuntzetan izango da (Loramendi kalea 4).

Saio hau mediku-gailuak fabrikatzen dituzten euskal enpresei zuzenduta dago, mediku-gailu bezala ilurtzen da: gaixotasun eta gaitzak prebenitzeko, diagnostikatzeko, tratatzeko eta errehabilitatzeko edozein tresna, aparatu, makina, inplante-a, in vitro moduan erabiltzeko erreaktiboa, software-a, material edo edozer antzekoa. Deep Dive honetan enpresek erabilera-kasuak eta erakustaldi-saioak denbora errealean aurkezteko aukera izango dute, baita adituen aholkularitza jasotzeko aukera ere.

Mondragon Unibertsitateko ikerlariek ondorengo aktiboetan erakustaldiak egingo dituzte.

2021eko azaroaren 24an / 09:15etatik 14:30etara

KONTSULTATU PROGRAMA OSOA ETA EMAN IZENA