Kooperatibagintzan Topaketa 2018: Kooperatibak gizarte-eraldaketaren ekinbidean berritzen
Kooperatibagintzan Topaketa 2018: Kooperatibak gizarte-eraldaketaren ekinbidean berritzen
Gertaera
Kooperatibagintzan Topaketa 2018: Kooperatibak gizarte-eraldaketaren ekinbidean berritzen
Data eta ordua
June 14
Kokapena
Eskoriatza
Kooperatibagintzan Topaketa 2018: Kooperatibak gizarte-eraldaketaren ekinbidean berritzen
Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak urtero antolatzen duen Kooperatibagintzan Topaketarenseigarren edizioa ekainaren 15ean, ostiralean, egingo da, Eskoriatzako campusean. Ekitaldia 09:00etatik 14:00etara izango da eta honako izenburu hau izango du: “Kooperatibak gizarte-eraldaketaren ekinbidean berritzen”. Kooperatibismoaren eta gizarte-eraldaketaren alorretako esperientziak trukatzea eta jardunbide berritzaileak ezagutzea izango dira jardunaldiaren helburuak.
Kooperatibismoari buruzko Jardunaldia publikoari irekia eta doakoa izango da.
Hizlarien curriculuma
Patrick Duguay
Quebeceko Outaouais-Laurentides eskualdeetako Eskualde Garapenerako Kooperatibako zuzendari kudeatzailea da Patrick Duguay. Horrez gain, Quebeceko Gizarte Inbertsioen Sareko (RISQ) eta Chantier de l´Économie Sociale erakundeko lehendakaria da.
Ana Moreno
Ana Moreno industria-ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Industria Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan (ETSII-UPM) eta Gizarte eta Erakunde Psikologian doktorea Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UHUN). Horrez gain, aholkulari exekutiboa da, graduondoko prestakuntza ematen du Industriales Escuela de Negocios (IEN), ESCP eta Cepade eskoletan eta Erakunde Iraunkorren Ikerketa Taldea (GIOS) koordinatzen du.
Agenda / Programa
09.00-09:30 Ongi etorria. Bixente Atxa (Mondragon Unibertsitatea), Jokin Diaz (Eusko Jaurlaritza. Gizarte Ekonomia) eta Ainara Udaondo (LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia ).
09:30-11:00 Hitzaldiak:
- Kooperatibak lurralde garapenaren eragile. Quebec-eko esperientziaren irakaspenak. Patric Duguay (Cahantier de la Economie Sociale - Quebec-).
- Gizarte konpromisoa: proiektu sozial-enrpresarialarekiko pertsonen motibaziorako pizgarri Ana Moreno Romero (Grupo de investigación en organizaciones sostenible. Univeridad Politécnica de Madrid.
11:30-12:00 Atsedenaldia
12:00-13:30 Esperientziak:
- Fagor Taldea. Aritz Otxandiano. Debagoienan gizarte eraldaketa estrategia berritzen.
- Azaro Fundazioa. Ainhoa Arrizubieta. Lea Artibaiko toki garapen estrategia.
- Fagor Ederlan. Cesar Bastardo. Proiektu sozio-enrpesarialean gizarte eraldaketaren sistematizazioa.
- Eroski Fundazioa. Leire Mugerza. Eroskiren gizarte eraldaketa planteamendua eta praktika.
- Es Impact. Bernardo García. Nola ulertu erakundeen inpaktu soziala?
- Fagor Automotion. Mikel Serrano. Bazkideen motibazioa sustatzea: U teoriaren metodologiarekin esperimentatuz.
- Maier. Iñaki Arrazua. Gizarte eraldaketa: motibazio pertsonalen pizgarri eta kooperatibismoaren zentzu emaile.
13:30-14:00 Itxiera.
14.00 Luntxa.