“Nola hedatu Power BI konpainia batean. Erabilera kasuak” WEBINARRA

Atzealdea

“Nola hedatu Power BI konpainia batean. Erabilera kasuak” WEBINARRA

 

Gertaera

“Nola hedatu Power BI konpainia batean. Erabilera kasuak” WEBINARRA

Data eta ordua

April 15

Kokapena

ONLINE

“Nola hedatu Power BI konpainia batean. Erabilera kasuak” WEBINARRA

Mondragon Unibertsitateak antolatutako webinar honetan, Mercedes Benz Españak eta Mondragon Assemblyk bertatik bertara kontatuko digute beren konpainietan Power BI hedatzeko muntatutako arkitektura eta azpiegitura, datuak aztertzeko eta bistaratzeko tresna nagusi gisa.

Enpresa asko ari dira Power BI ezartzen beren erakunde osoan datuak aztertzeko eta bistaratzeko tresna nagusi gisa. Asko tresna modu isolatuan edo enpresako hainbat arlotan probatuz hasten dira, datu-iturriak Power BI Desktop-era modu independentean inportatuz; zentralizatuta ez dauden txostenak sortuz; Power BI Service-rekin informazioa modu ez-seguruan partekatuz edo aginte-koadroetan inkongruentziak sortuz, datu-iturrien jatorriaren deszentralizazioaren ondorioz. Erakunde osoan modu antolatuan, zentralizatuan eta seguruan ezartzeko unea iritsi arte. Baina zein arkitektura, biltegiratze-azpiegitura, lizentziamendu edo konexio-mota da egokiena kasu bakoitzean?

Jardunaldi honetan bi ezarpen eta hurbilketa ezberdin ikusiko ditugu Power BI hedatzeko orduan. Bi kasuetan konpainiak dira konplexuak, bolumen handikoak eta nazioartekoak.

Jorge León Martín, reporting-az, Big Dataz eta Mercedes Benz Taldeko datuen analisi aurreratuaz arduratzen den nazioarteko taldearen arduradunak, bere konpainian igaro dituzten fase eta estadioen berri emango digu, reporting zerbitzu aurreratu batera iritsi arte.

Eta Leire Zubiak, Mondragon Assemblyko IT teknikariak, ibilbide bat marraztuko digu Mondragon Assemblyk nazioartean dituen ekoizpen plantetan Power BI ezartzeko orduan bizi izan duen prozesuaren inguruan.

Jardunaldi hau "Business Intelligence: ikasi aginte-koadro bat sortzen" ikastaroaren 5. edizioarekin lotutako jardueren baitan kokatzen da.

Saioan, Beatriz Laskurainek, ikastaroaren koordinatzaileak, ikastaroaren ezaugarriak eta programa aurkeztuko dizkigu, zeina prestatua den Microsoft Power BIrekin datuak aztertzen eta bistaratzen trebatu nahi duten profesionalentzat.

Izena eman!

Programa:

  • 16:00 - 16:10 Ongi etorri Business Intelligence ikastarora: ikasi aginte-taula bat sortzen Power BI erabiliz - Beatriz Laskurain Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta BI eta Datuen Analisiko ikastaroen koordinatzailea
  • 16:10 - 16:30 Reporting arkitektura modernoa. Jorge León Martín, Manager Advanced Analytics and Reporting Daimler Group Services Madrid-en (Mercedes Benz).
    • Aurkeztuko ditu Mercedes Benzeko Power BIren hainbat erabilera-kasu, iritsi arte Advanced Analytics-era bideratutako reporting arkitektura modernoaren proposamen batera.
  • 16:30 – 16:50 Power BI konpainia osoarentzat – Leire Zubia, IT Technician Mondragon Assemblyn.
    • Ikusiko dugu nola eman soluzioa SQL Server Integration Services tresnak erabiliz ETLetarako eta Power BI datuak modelatzeko, aztertzeko eta partekatzeko.
  • 16:50 - 17:00 Galde-eskeak. Ixtea.

Hizlariak:

Izena eman!

Curso relacionado:

Kurtsoko informazio gehiago