Jon Santiso Zelaia ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘CUM LAUDE’ aipamenarekin

Atzealdea

Jon Santiso Zelaia ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘CUM LAUDE’ aipamenarekin

TESIA

Jon Santiso Zelaia ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘CUM LAUDE’ aipamenarekin

2022·07·04

$titulo.getData()


Tesiaren izenburua: "Electromagnetic Actuators for Mechanisms for Space Applications"

Epaimahaia:

  • Presidentzia: Daniel Moríñigo Sotelo (Universidad de Valladolid)
  • Bokala: David Díaz Reigosa (Universidad de Oviedo)
  • Bokala: Zhu Zi-Qiang (University of Sheffield)
  • Bokala: Gaizka Almandoz Larralde (Mondragon Unibertsitatea)
  • Idazkaria: Javier Poza Lobo (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Tesi disertazio honetako ikerketak aplikazio espazialetarako mekanismoetarako eragingailu elektromagnetikoen azterketa aurkezten du. Azken urteotan, espazio-industriak aldaketa esanguratsua izan du, New Space deritzona. Historikoki, espazio-programen garapenak hainbat urte behar izaten zituen, eta erabilitako teknologiak aldez aurretik balioztatuta zeuden espazioan, beraien funtzionamendu egokia bermatzeko. Hala ere, paradigma berri hori programa denboran estuagoak eta espazio-teknologien masa-fabrikaziora bideratuago dago, horrela, hutsegite-ratioaren hazkundea konpentsatuz. Horrek, espazioan aurretik erabili ez diren teknologia berriak sartzeari ateak irekitzen dizkio, mekanismoa (batez ere motore, sentsore eta engranajez osatua) izanik berrikuntza-potentzial handienetakoa duen sistemetako bat. Guzti hau sarreran azaldurik dago xehetasun gehiagoz, non sentsore birakaria eta engranajea identifikatu diren berrikuntza-potentzial handiena duten gailu gisa mekanismoaren barruan. Gainera, fabrikazio-ibilbide berriak, hala nola Fabrikazio Gehigarria, oso onuragarriak izan litezke mekanismoaren elementu elektromagnetikoak fabrikatzeko. Hori kontuan izanik, hipotesi batzuk eta horiek baieztatzeko edo ezeztatzeko helburuak aurkezten dira. Gero, literatura berrikusten da, puntako teknologiak aztertzeko eta ondorioz, etorkizuneko ikerketetarako aukera nagusienak identifikatuz. Sentsore birakari gisa resolverra, engranaje gisa Engranaje Magnetikoa eta material magnetiko bigunen Laser bidezko Fusio Selektiboa aztertzea erabaki da. Ondoren, aipatutako teknologiak garatzen dira. Lehenik eta behin, hainbat resolver topologia diseinatu eta alderatzen dira. Resolver topologia berri bat sortu da, literaturan ikusitakoak baino zehaztasun absolutu handiagoarekin. Bigarrenik, material magnetiko bigunen Fabrikazio Gehigarria aztertzen da. Hauts-konposizio desberdinen ezaugarri magnetikoak alderatzen dira, ezaugarri horiek hobetzeko tratamendu termikoa behar dela ondorioztatuz. Beraz, tratamendu termikoa optimizatzen da. Gainera, Angelu Mugatuko Motor baten optimizazio topologikoa egiten da, errotorearen pisua \%30 murriztuz eta jatorrizko prestazioak mantenduz. Hirugarrenik, aplikazio espazialetarako Engranaje Magnetikoak diseinatzeko metodologia bat proposatzen da. Engranaje pare bat diseinatu eta garatzen dira, literaturan antzeko topologien bidez lortutako errendimenduak hobetuz. Emaitzek, zehaztutako baldintzak bete zituzten arren, New Space-en beharrak betetzeko topologia berritzaile baten beharra zegoela ikusi zen. Ondorioz, Engranaje Magnetikoko topologia berritzaile bat garatu, optimizatu eta prototipatu da, kontzeptu berritzaile horren bideragarritasuna baliozkotuz. Gainera, Fabrikazio Gehigarriak pieza konplexuak fabrikatzeko alternatiba oso ona dela erakutsi du, hala nola Engranaje Magnetikoaren moduladorea. Azkenik, tesi honetan egindako ondorio orokorrak eta ezagutzari egindako ekarpenak azaltzen dira, etorkizuneko ikerketetarako gomendio batzuekin amaituz.