Xabier Retegiren ‘Horizontes de esperanza’ liburu berriaren aurkezpena hartu du Mondragon Unibertsitateak
Xabier Retegiren ‘Horizontes de esperanza’ liburu berriaren aurkezpena hartu du Mondragon Unibertsitateak
Xabier Retegiren ‘Horizontes de esperanza’ liburu berriaren aurkezpena hartu du Mondragon Unibertsitateak
Xabier Retegik honako hauek izan ditu lagun: Nagore Ipiña fakultateko dekanoa eta Ainara Udaondo LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko zuzendaria, elkarrizketatzaile lanetan.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Xabier Retegi Ayastuiren, Eusko Ikaskuntzako ohorezko lehendakariaren, liburu berriaren aurkezpena hartu du; Horizontes de esperanza. Una visión comunitaria para la sociedad vasca du izenburu. Aurkezpen-ekitaldia gaur egin da fakultateko liburutegian; Nagore Ipiña fakultateko dekanoak aurkeztu egin du ekitaldia eta Ainara Udaondo LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko zuzendariak elkarrizketatzaile lanak egin du.
Laburpena
Erakundeen zabaltasuna eta aniztasuna euskal gizartearen ezaugarrietako bat da, eta heldutasunaren eta antolatzeko gaitasunaren froga sendoa. Sendotasun horrek tresna baliotsuak ematen dizkio herriari barne-desorekei eta etorkizuneko erronka handiei aurre egiteko. Baina, aldi berean, egitura horietako asko gaur egungoen oso bestelako garai eta inguruabarretan sortu ziren, eta zaharkituta geratu dira edo gaur egun ez dira eraginkorrak.
Retegiren iritziz, zatiturik dagoen botere politikoaren, bere kasa dabilen botere ekonomikoaren eta botere komunitario atomizatu eta prekarioaren baturak ez du «sistema» bat eratzen. Hori lortzeko, oinarri demokratikoak abiapuntutzat hartuta, herriaren ikuspegi eta proiekzio estrategiko bat partekatu beharko lukete hiru botereek arlo politikoan, ekonomikoan eta sozialean. Xabier Retegik XXI. mendeko errealitate berriekin bat datorren «etika komunitario» bat ezartzearen alde egiten du liburuan, pertsona euskal gizarte-antolakuntzaren erdigunean jartzeko berriz ere. Hau da, pertsona euskal gizarte-antolakuntzaren erdigunean jarriko duen gizarte-eredu humanista behar dela proposatzen du egileak.
Horretarako, beharrezkoa da bakoitzak dagozkion erantzukizunak bere gain hartzea, garapen komunitarioan inplikatzea eta nahi dugun gizartea eraikitzen laguntzea, erabakimena beste batzuen eskuetan utzi gabe.
Biografía
Xabier Retegi Aiastuik (Bergara, 1937) hezkuntza- eta kultura-jarduera enpresa-kudeaketarekin eta erantzukizun politikoekin txandakatu ditu bere ibilbide profesionalean:
- Mondragon Eskola Politeknikoaren zuzendaria, 1962-1975.
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuordea, 1979-1982.
- Caja Laboral Popularren enpresa-dibisioko zuzendaria.
- SPRI SA – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia, 1991-1992.
- Industria eta Energia sailburuordea, 1992-1995.
- Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, 1995-1998.
- Mondragon Corporación Cooperativako Garapen Teknologikoaren eta Kalitatearen Departamentuko zuzendaria, 1999-2002.
- Mondragon Unibertsitateko errektorea, 1999-2002.
- Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, 2003tik 2008ra bitartean. Gaur egun erakunde horretako ohorezko lehendakaria da.
- Jakiunde – Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren sortzailea.