Jasangarritasun batzordeak “Uniraid” rally solidarioari lagunduko dio
Jasangarritasun batzordeak “Uniraid” rally solidarioari lagunduko dio
Jasangarritasun batzordeak “Uniraid” rally solidarioari lagunduko dio
Parte hartuko duten Mondragon Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko bi ikasleri lagunduko diete
Otsailean Uniraid izeneko rally solidarioaren 11. edizioa izango da Marokon. Rally hau unibertsitateetako ikasleei zuzenduta dago, eta ohiko lasterketa bat baino gehiago da. Bederatzi eguneko abentura honetan zehar Saharako desertu inguruko hainbat herrixkatatik pasako dira, eta helburua herrixka hauetara baliabide ezberdinak helarazten hauen garapenean laguntzea da.
MGEPeko ikasle den Josu Astorkiak eta Deustuko ikasle Gorka Albizuk 42 urteko auto bat konpondu eta rally honetan hartuko dute parte, bertako herrixkei eskola materiala, jostailuak eta arropa eramanez lagunduz. Abenduaren 13tik 17rako astean, Biteriko jasangarritasun batzordeak bikote honi laguntzeko material bilketa kanpaina bat egingo du, eta Arrasateko campusean aipatutako materialarekin ekarpena egiteko aukera egongo da.