Apirilaren 25ean, Bilbon, ikastetxeetan aldaketak lideratzeko tresnak behar dituzten hezkuntzako profesionalei zuzendutako ‘Eraldatu-Berritu-Lideratu’ jardunaldia
Apirilaren 25ean, Bilbon, ikastetxeetan aldaketak lideratzeko tresnak behar dituzten hezkuntzako profesionalei zuzendutako ‘Eraldatu-Berritu-Lideratu’ jardunaldia
Apirilaren 25ean, Bilbon, ikastetxeetan aldaketak lideratzeko tresnak behar dituzten hezkuntzako profesionalei zuzendutako ‘Eraldatu-Berritu-Lideratu’ jardunaldia
Jardunaldia Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBF) egingo da, 16:30etik 20:00etara.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TamLabs-ek Eraldatu-Berritu-Lideratu izeneko esperientzia-lantegia antolatu dute, Bilbon, apirilaren 25ean. Mintegiaren helburua da eskaintzra hezkuntzako profesionalei ikastetxeetan aldaketak zuzentzeko tresnak. Jardunaldia egingo da Bilbao Berrikuntza Faktorian, BBFn, (Uribitarte 6) eta hasiko da 16:30ean hasi eta bukatuko da 20:00etan. Agurtzane Martinez Mondragon Unibertsitateko irakasle, ikertzaile eta Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterreko koordinatzaileak zuzenduko du mintegia.
Lantegi esperientzial hau zuzenduta dago, batetik, hezkuntza- eta unibertsitate-etapa guztietako ikastetxeetako arduradunei (ikastetxeetako zuzendariak, ikasketaburuak, hezkuntza berriztatzeko zuzendaritza/koordinazioa, aldaketara irekita dauden profilak, etab.) eta, bestetik, sozialki konprometitutako profesionalei eta, ikuspegi kritiko batetik, aldaketa eta berrikuntza sustatzen dutenak prestatzeko premian sinesten duten irakasle eta hezkuntza arloko arduradun guztiei.
Hezkuntza-ereduek bilakaera esanguratsua izan dute, eta orain irakaskuntza-ikaskuntza prozesua askoz aberatsagoa eta konplexuagoa da. Ikaskuntzak egiteko modu berriak txertatu ditu, eta erraztasuna bihurtu da irakaskuntza-lanaren giltzarri. Apirilaren 25eko jardunaldiko parte-hartzaileek aukera izango dute esperientzia-lantegi bat bizitzeko; gainera, bertan eskuratuko dituzte hainbat tresna baliagarriak izango direnak hezkuntza-komunitate diferentziala sortzeko eta erabiltzeko ikasgela barruan zein kanpoan.
Egitaraua
- 16:30-17:00 Harrera.
- 17:00-17:30 Ikaskuntza eta berrikuntza erraztea (Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren ikuspuntutik landuta).
- 17:30-19:30 Workshop-a esperimentatzeko errazte tresnak (abiapuntua izango da hezkuntza-erakundeetan identifikatutako erronkak).
- 19:30-20:00 Networkinga eta luntxa.