Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ISO14001:2015 ziurtagiria lortu du Arrasateko campuseko Goiru egoitzan, arau honek Ingurumen Kudeaketa Sistema baten kudeaketa eta inplementazioa arautzen du

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ISO14001:2015 ziurtagiria lortu du Arrasateko campuseko Goiru egoitzan, arau honek Ingurumen Kudeaketa Sistema baten kudeaketa eta inplementazioa arautzen du

ZIURTAGIRIA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ISO14001:2015 ziurtagiria lortu du Arrasateko campuseko Goiru egoitzan, arau honek Ingurumen Kudeaketa Sistema baten kudeaketa eta inplementazioa arautzen du

Arauak aitortzen du ingurumen estrategiak garatzen dituzten erakundeen lana eta konpromisoa

2022·01·17

$titulo.getData()


12 urtez Ekoscan ziurtagiriarekin ingurumen-portaera hobetzeko lanean aritu ondoren, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) ISO 14001:2015 ziurtagiria lortu du, Arrasateko campuseko Goiru egoitzarako ingurumen-kudeaketari buruzkoa. Arau honek ingurumen-estrategiak diseinatzen dituzten erakundeen lana eta konpromisoa aitortzen ditu.

Ziurtagiriaren lorpena 2019an hasi zen proiektu baten emaitza da, eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren eta Ingurumen taldearen parte-hartzea eta konpromisoa izan zituen.

Nazioartean aitortutako ziurtagiri horrekin, MGEPek ingurumen-kudeaketarekiko konpromisoa indartzen du, erakundearen jarduera bakoitzaren ingurumen-alderdien sistematizazioa bermatuz, jarduerak ingurumenean duen eragina murriztuz eta jarduera horien eraginkortasuna etengabe hobetzeko borondatea onartuz.