Kulturaren erronkak lekuan bertan bizitzeko aukera eta gogoeta kolektiboa

Titulazio Ofiziala

Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ECTS

Urtebete edo bi urte

Campusa

Online

Plazak

30 plaza

Hizkuntza

Euskara edo gaztelera

Modalitatea

Online

{name=ID_Formulario_descarga, data=1634833, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

Kulturaren erronkak lekuan bertan bizitzeko aukera eta gogoeta kolektiboa

Irteerak eta jardunaldia

Kulturaren erronkak lekuan bertan bizitzeko aukera eta gogoeta kolektiboa

Euskal Kulturaren Eragiltza masterra hiru bloketan antolatuta dago. Lehenik kulturaren egoera eta galdegai orokorrak lantzen dira; bigarrenik, hezkuntzan dituen erronkak aztertzen dira; eta, hirugarrenik, kultur-politiketan jartzen da arreta.

$titulo.getData()


Ikasleek aukera izaten dute ikasgelatik harago ere ezagutzeko euskal kulturaren egoera eta erronkak, arlo batean edo bestean, leku bat bisitatuz, bertako aditu baten laguntzarekin. Zehazki, urtean hiru irteera antolatzen dira Euskal Herriko hainbat txokotara (urtero leku eta gai desberdinak lantzen dira). Adibidez, euskal kulturak hirigunean dituen erronkak eta ekimenak aztertzen dira, edo kultur-ekimen bat ezagutzen da. Masterreko ikasleei bezala,  ikasle ohiei ere eskaintzen zaie irteera horietara joateko aukera.

Bestalde, urtero antolatzen da unibertsitate-jardunaldi bat euskal kulturaren erronkei buruz hitz egiteko, izan hezkuntzan edo kultur-politiketan, besteak beste. Jardunaldi horietan masterretik eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatetik kanpoko ikertzaileek eta kulturgileek ere parte hartzen dute, eta ikasle ohiek beren Master Bukaerako Lanen emaitzak aurkezteko aukera izaten dute. Jardunaldiak irekiak dira, eta interesatuta dagoen edozeinek du aukera horiek jarraitzeko.


Unibertsitatea baino gehiago gara