Apiriletik maiatzera, Irakaste-ikaste prozesuen berrikuntzan espezializazio Ikastaroa eskainiko du Mondragon Unibertsitateak

Atzealdea

Apiriletik maiatzera, Irakaste-ikaste prozesuen berrikuntzan espezializazio Ikastaroa eskainiko du Mondragon Unibertsitateak

Profesionalentzako prestakuntza

Apiriletik maiatzera, Irakaste-ikaste prozesuen berrikuntzan espezializazio Ikastaroa eskainiko du Mondragon Unibertsitateak

Ikastaroak izango du 130 orduko iraupena eta modalitate hibridoan eskainiko da: online saioak + aurrez aurreko hiru workshop Bilbon.

2024·03·04

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ikastaro berri bat eskainiko du hezkuntza arloko errazte estrategikoaren bueltan: Irakaste-ikaste prozesuen berrikuntzan Espezializazio Ikastaroa.

 

TeamLabs-ekin batera diseinatutako ikastaro hau zuzenduta dago hezkuntza-erakundeetako profesionalei eta langileak prestatu nahi dituzten hezkuntza-erakundeei.

 

Programa honen helburua da laguntzea berrikuntza metodologikoa ikastetxeetan eraldatu behar duten profil profesionalei.

  1. Ikasgelan metodologia aktiboak ezagutzearekin eta aplikatzearekin lotutako gaitasunak barnera ditzaten. Sarritan, proposamen metodologiko horien ezagutza partziala izaten dugu, eta guztiz beharrezkoa da proposamen bakoitzean sakon barneratzea, gero gure ikasgelara eta lantaldera transferitu ahal izateko.
  2. Ikaskuntza eta berrikuntza erraztearen rola garatzea; ezinbestekoa delako metodologia horiek ikasgelan ez ezik, maila globalean ere aplikatzea ikastetxeetan. Horrela, rol horrek izan behar dituen erraztasun-tresnek eraldaketa metodologikoko prozesu sistemikoagoak abian jartzen lagunduko dute.Tresna horiei guztiei esker, irakasle-talde batek, bideratzaile batek lagunduta, gauza izango da sortzeko hezkuntza-proiektu bat beteko dituena ikastetxeak dituen behar pedagogikoak.
  3. Pertsonengan Zentratutako Ikerketak (HCI) eskaintzen dizkigun tresnetatik, profil honetan berrikuntza metodologikoko proiektu bat beste batzuekin diseinatzeko gaitasuna txertatu nahi dugu, ikastetxearen hezkuntza-proiektua eraldatzeko asmoz eraldaketa metodologikoko prozesu bati ekiteko abian jarri beharko ditugun beharrizan, helburu, aukera, oztopo eta ekintzez jabetu ahal izateko.

Modalitate hibridoan eskainiko dugu ikastaroa; eduki gehienak online emanda baina, horiek osatzeko, sei orduko sei workshop presentzial eskainita Bilbon. Worshop-ak egingo dira larunbatetan, zehazki, apirilaren 13an, 20an eta 27an; maiatzaren 11n eta ekainaren 11n eta 15ean.

Informazio gehiagorako

Edozein galdera argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan:

Marisa Sarralde

620 659 017