Irakasleen prestakuntza gogoetatsuaz hausnartzeko, liburua argitaratu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko hiru ikertzailek
Irakasleen prestakuntza gogoetatsuaz hausnartzeko, liburua argitaratu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko hiru ikertzailek
Irakasleen prestakuntza gogoetatsuaz hausnartzeko, liburua argitaratu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko hiru ikertzailek
Karmele Perez, Agurtzane Azpeitia eta Arantza Ozaeta irakasle eta ikertzaileek 15 urteko prestakuntza-esperientzia bildu dute “Irakaslearen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza berritzeko giltza” liburuan.
Karmele Perez, Agurtzane Azpeitia eta Arantza Ozaeta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta Miker taldeko ikertzaileek Irakaslearen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza berritzeko giltza liburua aurkeztu dute. Eskoriatzako campusean, azaroaren 24an egindako ekitaldian, egileek azaldu zituzten argitalpenaren nondik norakoak eta liburua egiteko arrazoiak.
Egileen ustetan, hezkuntzaren berrikuntza gauzatzeko ezinbestekoa da irakaslearen praktikak eraldatzea, eta uste dute, horretarako, gakoa dela sustatzea hezkuntzako profesionalen artean prestakuntza gogoetatsua. Bide horretan laguntzeko, liburuan hainbat gako eta tresna bildu dituzte, irakasleek izan ditzatzen erremintak modu gogoetatsuan lan egiteko.
Irakasle gogoetatsuaren prestakuntzaz hausnartzeko orduan, egileek bereziki erreparatu diote hizkuntzaren irakaskuntzari, hori baita haien espezialitatea. Hala, hizkuntza gaitasunean eragiteko lanketan, hiru giltzarri aipatzen dituzte Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek: batetik, hizkuntzaren trataera integratua jorratzea ikastetxeetan, alegia, ikastetxean modu bateratuan jorratzea hizkuntzak; bestetik, hizkuntzen eta arloko edukien trataera integrala egitea; eta, azkenik, ikasgela barruko elkarrekintza didaktikoa modu bateratuan eta sistematikoan sustatzea.
Liburuak 100 orri ditu; paperean argitaratu dute, baina PDF formatuan ere jarri dute denon eskura: Irakaslearen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza berritzeko giltza (PDF).