Irailak 23an hasiko da Gizon Taldearen II.edizioa gizonengan berdintasunaren inguruko kontzientziazioa sakontzeko helburuarekin

Atzealdea

Irailak 23an hasiko da Gizon Taldearen II.edizioa gizonengan berdintasunaren inguruko kontzientziazioa sakontzeko helburuarekin

JARDUNALDIA

Irailak 23an hasiko da Gizon Taldearen II.edizioa gizonengan berdintasunaren inguruko kontzientziazioa sakontzeko helburuarekin

Mondragon Unibertsitateko Biteri Ikastetxe Nagusiak Elkarhezitzen eta Piper Txuriak elkarteekin batera iaz martxan jarritako ekimena bultzatzen jarraituko dute

2019·09·13

$titulo.getData()


18-19 ikasturtean hainbat izan ziren Gizon Taldeko ekimenaren harira Biteri Ikastetxe Nagusian antolatutako bilkurak, eta antolatzaile eta parte hartzaileek prestotasuna adierazi dute aurten ere II.edizio bat martxan jartzeko. Lehenengo bilkura irailaren 23an izango da, Biteri ikastetxe nagusian (Loramendi kalea 4, Arrasate) arratsaldeko 18.30etan. Hortik aurrerako beste bilkura data batzuk ere itxita daude jadanik, hala nola, urriak 7, azaroak 12 eta abenduak 10, denak ere ordu berdinean.

 

Hausnarketarako gaia

Ondorengo esaldiek zein emozio sorrarazten dizkizute? 

  • “Gizonezkoek emakumeetaz hitz egiten dute horrela euren buruetaz hitz egitea ekiditen dutelako” Virginie Despentes
  • “Genero ekitatea biderik efikazena da gizonezkoek nahi dugun bizitza bizi dezagun” Michael Kimmel
  • "Gizonezkoak aldatu gabe ezin ditugu emakume eta neskatoak arrakastaz ahaldundu  Ritxar Bacete

Gustatuko litzaizuke sortutako emozio hauen inguruan beste gizon batzuekin hitz egitea errespetuzko giro zintzo eta eskuzabal batean?  

Bilkura hauen helburua galdera eta baieztapen hauen inguruan jardutea da, beti ere konfiantza, konplizitate eta gertutasunezko giro batean. Norberaren barne lanketa bat sustatu nahi da konzientzia sortzeko eta aldaketa pertsonalak bultzatzeko, horrela gizarte aldaketa ere emango delakoan. Gizontasuna eta maskulinitatea ulertzeko modu berri honek gizon eta emakumeen arteko hartuemanak ere aldatu egingo dituelarik.  

Juanma Feitok Gizon Taldearen II.edizioko bilkurak zuzentzen jarraituko du. Piper Txuriak elkarteko sortzaile eta koordinatzailea da, Bilbon dagoen Berdintasuneko Gizon Taldea, eta 2016.urtean Bizkaiako Foru Aldundiko Zirgari Sariak jaso zituen berdintasunaren alorrean egingo ibilbideagatik.  

Ritxar Bacetek ere hainbat tailer eskainiko ditu Gizon Taldean. Ritxar aditua da genero ikuspegiko ikerketetan, batez ere maskulinitate berrian eta gizonen aukera berdintasunean.  Tailer berezi hauek aldez aurretik landutako gaiak sakontzen lagunduko dutelarik. 

Animatu parte hartzera!

 

Ritxar Bacetek bere Nuevos hombres buenos liburuan dioen bezala “La ternura, ayudar, compartir, comprender, dudar, rectificar, sonreír, escuchar, pedir perdón o poner límites son ingredientes fundamentales en la construcción de la bombad”. Eta gehitzen du “ La bondad es el síntoma más sublime de una elevada inteligencia, así como de un cerebro sano, que contribuye tanto a la felicidad personal como a la de los demás”