Iraia Irazusta Mujikak jaso du hizlari onenari aipamena Euskarazko VIII. Unibertsitate Eztabaida Ligan

Mondragagon Unibertsitateko taldea, Iraia Irazusta Mujikak, Leire Lisonek, Pablo Valle Entrenak eta Xabier Vidriales Mazorriagak osatu dute.
Gaur, azaroak 13, Iruñean, Nafarroako Foru Parlamentuaren egoitzan, Euskarazko Unibertsitate Eztabaidaren zortzigarren Liga ospatu da. Bertan parte hartu dute Mondragon Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak.
Mondragon Unibertsitatearen aldetik, Iraia Irazusta Mujika, Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleak, Leire Lisón, Humanitate Digital Globalak Graduko ikasleak, Pablo Valle Entrena eta Xabier Vidriales Mazorrain Ingeniaritza Informatikoa Graduko ikasleak biak, osatu dute eztabaida-taldea.
Adimen artifizialak giza jarduera ordezka ote dezakeen izan da eztabaidagai.
Edizio honetan, talde irabazlea Deustuko Unibertsitatekoa izan da eta oratoria onenaren aipamena Iraia Irazusta Mujika Mondragon Unibertsitateko ikaslearentzat izan da.
Zorionak guztioi!