Diseinu eta Mekanika Estrukturaleko taldeko ikertzaileek beren lanak aurkeztu dituzte Ingeniaritza Mekanikoaren Kongresu Nazionalean
Diseinu eta Mekanika Estrukturaleko taldeko ikertzaileek beren lanak aurkeztu dituzte Ingeniaritza Mekanikoaren Kongresu Nazionalean
Diseinu eta Mekanika Estrukturaleko taldeko ikertzaileek beren lanak aurkeztu dituzte Ingeniaritza Mekanikoaren Kongresu Nazionalean
Mondragon Unibertsitateko lau ikertzailek aurkeztu dituzte kongresuan beren ikerketen emaitzak. Nabarmentzekoa da horietako batek ingeniaritza aplikatuko lan onenaren saria lortu duela.
Urriaren amaieran Ingeniaritza Mekanikoaren Kongresu Nazionalaren XXIV. edizioa egin zen, eta Mondragon Unibertsitateko Diseinu eta Mekanika Estrukturaleko ikerketa taldeko zenbait kide topaketara joan ziren beren ikerketen emaitzak aurkezteko. Jon Larrañaga, Ibai Ulacia, Aurea Iñurritegui eta Aitor Oyanguren izan ziren ikertzaile horiek, eta lan hauek aurkeztu zituzten:
- Evolución de la fatiga superficial en engranajes de acero al carbono. J. Elizegi, J. Larrañaga, A. Arana, M. Izquierdo, I. Ulacia.
- Tensiones en el pie de acoplamientos dentados abombados que trabajan en aplicaciones con alta desalineación. A. Iñurritegui, J. Larrañaga, A. Arana, I. Ulacia, I. Berganzo.
- Análisis de distribución de carga en husillos a bolas para altas cargas mediante modelos de elementos finitos optimizados. L. Sangalli, A. Oyanguren, J. Larrañaga, I. Ulacia.
- Aumento de la precisión de posicionado de células robóticas en aplicaciones de mecanizado. J. Larrañaga, A. Lizarazu, J. Urrutia, N. Agirre, M. Izquierdo, I. Ulacia, I. Inziarte.
Ingeniaritza aplikatuko lan onenaren saria
Lan horietako azkenak, gainera, ingeniaritza aplikatuko lan onenaren saria jaso zuen. Lan horretan, zelula robotikoetan posizionatze akats dinamikoak konpentsatzeko metodoak aztertu dira, piezen bukaerako kalitatea hobetzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Bikaintek deialdiaren babesa jaso duen ikerketa bat da (Beka zk.: 020-B2/ 2020).