William Ochoa Agurto ikertzaileak Best Service Innovation Paper Award Saria jaso du ISM Konferentzian
William Ochoa Agurto ikertzaileak Best Service Innovation Paper Award Saria jaso du ISM Konferentzian
William Ochoa Agurto ikertzaileak Best Service Innovation Paper Award Saria jaso du ISM Konferentzian
International Conference on Industry 4.0 and Smart Manufacturing konferentzia (ISM 2023) Lisboan egin zen azaroaren 22tik 24ra bitartean
William Ochoa Agurto Mondragon Unibertsitateko Software eta Sistemen Ingeniaritza taldeko ikertzaileak Best Service Innovation Paper Award saria jaso du azaroaren 22tik 24ra Lisboan egin den International Conference on Industry 4.0 and Smart Manufacturing (ISM 2023) konferentzian.
Saria eskuratu duen artikuluak "Enhancing Flexibility in Industry 4.0 Workflows: A Context-Aware Component for Dynamic Service Orchestration “ izena du, eta 4.0 Industriaren lan fluxuetako malgutasunaren problematikari heltzen dio.
Lana Felix Larrinaga, Alain Perez eta Javier Cuenca Mondragon Unibertsitateko Software eta Sistemen Ingeniaritza taldeko ikertzaileekin lankidetzan egin da, eta Eusko Jaurlaritzak (SIIRSE eta Ikerketa Taldeak) eta Europako Batzordeak (Arrowhead Tools) finantzatutako hainbat ikerketa proiekturen emaitza izan da.
Gai estrategikoa
Aurkeztutako lanak 4.0 Industriaren lan fluxuen malgutasunaren gai kritikoari heltzen dio. Testuinguru horretan, malgutasuna esaten zaio ekoizpen sistemek eragiketa baldintzetan ustekabeko aldaketetara egokitzeko duten gaitasunari. Artikuluak zerbitzu dinamikoen orkestrazioko osagai bat proposatzen du, 4.0 Industriaren manufaktura fluxuen malgutasuna handitzen laguntzen duena.
Osagai horren bereizgarria da testuinguruarekiko kontzientzia duela, eragiketa baldintzen aldaketetara modu efizientean egokitzeko aukera emanez. Ustekabeko egoeretara egokitzeko gaitasun hori funtsezkoa da manufaktura prozesuak optimizatzeko, 4.0 Industria bezalako ingurune dinamiko batean.
- SIIRSE: Arlo estrategikoetan elkarlanean ikertzeko laguntzen programa - Eusko Jaurlaritzaren Elkartek programa (KK-2022/00007).
- Ikerketa taldeak: Eusko Jaurlaritzaren euskal unibertsitate sistemako ikerketa taldeen jarduerak babesteko laguntzak (IT-IT1519-22)
- Arrowhead Tools: European H2020 research and innovation program, ECSEL Joint Undertaking, and National Funding Authorities from 18 involved countries under the research project Arrowhead Tools with Grant Agreement (no. 826452)