InSecTT – Gauzen Adimen Artifizialaren gainean Europan egin den ahalegin bateraturik handiena
InSecTT – Gauzen Adimen Artifizialaren gainean Europan egin den ahalegin bateraturik handiena
InSecTT – Gauzen Adimen Artifizialaren gainean Europan egin den ahalegin bateraturik handiena
Mondragon Unibertsitatea, berrikuntzaren bi bultzatzaile nagusi –Adimen Artifiziala eta Gauzen Interneta– biltzen dituen proiektuko partaidea
Gauzen Interneta (Internet of Things, IoT) aldaketa iraultzailea da sektore askorentzat, esaterako osasunaren, eraikuntzaren, automobilgintzaren eta trengintzaren sektoreentzat. Gauzen Internetarekin posible izaten ari da edozein gailu konektatzea eta komunikatzea eta horren bidez bildutako datuak eskuragarriagoak izatea. Adimen Artifizialaren (IA) algortimoak eta Machine Learning-a garatzeak dakar hori, izan ere, horiei esker datuak prozesatu daitezke inguruneari buruzko ezagutza baliagarria sortzeko.
Onura ugari eduki arren, gailu horiek ahulak dira, segurtasunari dagokionez, eta ahulezia horrek arazoa izaten jarraitzen du. Erabiltzaileek, halaber, gero eta konplexuagoak eta adimentsuagoak diren gailuak dituzte eta horiek ulertzea eta horietan sinestea dagokie. Horrek, ordea, batzuetan mesfidantza, erabileraren inguruko zalantzak eta gaitzespena ere eragiten die. Hor dauka zeregin garrantzitsua InSecTT proiektuak. Intelligent Secure Trusted Things (Gauza fidagarri adimendun eta seguruak) kontzeptuaren siglak dira InSecTT, eta bertan Europar Batsuneko eta Turkiako 12 herrialdetako 52 bazkidek parte hartzen dute. Hiru urterako 40 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua edukita, bere espezialitateko elkarlaneko ikerketa proiekturik arrakastatsuena izan nahi du, eta Mondragon Unibertsitatea partaideetako bat da. Zehazki, automobilgintzaren eta trengintzaren sektoreetako bide segurtasunera bideratutako komunikazio soluzio adimendunak ikertuko eta garatuko dira.
InSecTT-k irtenbide seguruak proposatzen ditu Europako industriarentzat, hornidura kate osoan zehar. Sistema adimendunetan konfiantza sortzea eta horien onarpen soziala handitzea da erronka handienetako bat, IoTren potentzial osoa ateratzeko. Adimen Artifiziala da Gauzen Internetaren gakoetako bat, eta, beraz, InSecTT proiektuak ere Adimen Artifizialean oinarritutako sistema eta soluzio adimendunetan konfiantza sortu nahi du eta hurrengo mailara eraman: Gauzen Adimen Artifiziala (IAoT).
Gauzen Adimen Artifiziala berezko eboluzioa da bai Adimen Artifizialerako, bai Gauzen Interneterako, elkarri mesede egiten diote-eta. Gauzen Interneta Adimen Artifizialaren balioa handitzen du, konektibitatearen, trukearen eta datu bilketaren bidez; Adimen Artifizialak, berriz, Gauzen Internetaren balioa handitzen du, eta informazio baliagarria sortzen du, ikaskuntza automatikoaren bidez datuak prozesatuz.
Europako Batzordeak INSECTT, Intelligent Secure Trustable Things proiektua finantziatu du, "H2020-ECSEL-2019-1-IA-two-stage" deialdiaren barruan.