Inguruko enpresekin elkarlanean
Inguruko enpresekin elkarlanean
Inguruko enpresekin elkarlanean
Inguruko enpresek masterraren diseinuan eta irakaskuntzan hartzen dute parte. Honek, formazio DUAL-arekin batera, gaur egungo industriaren erronkak ezagutzeko aukera emango dizu.
Adimen Artifizialaren sektoreko hainbat enpresek hartu dute parte masterraren diseinu eta irakaskuntzan, bai gure ingurukoek eta baita nazioarteko enpresek ere bai. Adimen Artifizialeko masterra ikasi ezkero, urte eta erdiz enpresa hauetako batean lan egiteko aukera izango duzu.
- Lehenengo kurtsoan, unibertsitateko ikasketak eta enpresako lana uztartuko dituzu, astean bi egun eta erdiz enpresara joanez.
- Bigarren kurtsoan zehar, 6 hilabeteko Master Amaierako Lana burutuko duzu, osorik, enpresan.
Guzti honek, gure enpresen errealitatea ezagutzera eta Adimen Artifizialeko sektoreko lan-mundura integratzera eramango zaitu.