Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek AMPO enpresako instalazioak bisitatu dituzte

Atzealdea

Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek AMPO enpresako instalazioak bisitatu dituzte

BISITA

Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek AMPO enpresako instalazioak bisitatu dituzte

Balbulak fabrikatzen ditu AMPO euskal enpresak eta masterreko Materialak eta Prozesuen espezializazioko ikasleak fundizioko prozesua ikusi ahal izan dute bertatik bertara.

2024·01·15

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Industria Ingeniaritza unibertsitate masterreko ikasleak, zehazki materialak eta prozesuak espezialitatea egiten ari direnak, Idiazabalen kokatzen den AMPO kooperatibaren lantegia bisitatu dute. Euskal kooperatiba honek merkatuko balbula fidagarri eta seguruenak diseinatu eta garatzen ditu eta oso ondo posizionatuta dago nazioarteko merkatuan.

Mondragon Unibertsitateko ikasleek produkzio plantara egin duten bisitan fundizio teknologia desberdinak ezagutzeko aukera izan dute, hauen konplexutasuna gertutik ikusiz. Mekanizatuen eraikina ere ikusi dute, teknologia aurreratuko makinez hornitua dagoena.

Esperientzia handiko kooperatiba

AMPOk 60 urteko esperientzia du eta berrikuntza, goi mailako teknologia eta ekipoen iraunkortasunak bereizten dute beraien marka. Lantegian, sektore desberdinetarako balbulez gain, energia industriarako hidraulikako konponenteak ere ekoizten dituzte.

Eskerrik asko AMPOri, bere eskuragarritasun eta arretagatik