Human centered design enpresan txertatzeko laguntza programa. Kasu eta enpresa aurkezpena
Human centered design enpresan txertatzeko laguntza programa. Kasu eta enpresa aurkezpena
Human centered design enpresan txertatzeko laguntza programa. Kasu eta enpresa aurkezpena
Hainbat dira egunerokotasunean enpresek aurre egin beharreko arazoak, baina gutxi dira hauen ebazpenean pertsona inplikatuak integratzen dituzten enpresak. Pertsonengan Zentratutako Diseinu metodoak soluzioa eman diezazuke.
Langileek egunero egin behar diete aurre arazoei enpresatan, egunerokotasuneko arazoak izan ohi dira, hala nola, komunikaziokoak, barne harremanetakoak, baliabidetakoak, lan dinamiketakoak, pertsonenak edota merkatukoak. Pertsonak giltzarri dira arazo guzti hauek konpontzeko baina gutxitan inplikatzen dira hauen ebazpenean modu aktiboan. Horregatik, maiatzaren 4ko jardunaldi birtual honetan landuko dira Pertsonengan Zentratutako Diseinuaren onurak arazoen konponbide metodo gisa (Human Centered Design, HCD).
Jardunaldia Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak antolatu du eta maiatzaren 4an izango da 9:30etik 10:45 arte, bertan parte hartuko duten ordezkarien artean daude Gipuzkoako Foru Aldundikoak, Eusko Jaurlaritzakoak eta Ubikare nahiz Eroski enpresatakoak.
Jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Departamentuak dinantzatuako HCD Facility Tool proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honek 2 urteko ibilbidea du eta 66 enpresatako 107 pertsonak hartu dute parte bertan.
Pertsonetan zentratutako diseinua aplikatu den enpresetan zein onura sortu dira? Badaude tresna edo plataformak egunerokotasuna integratu ahala izateko? Erakundeek zergatik babesten dute?
Ekitaldia zuzenduta dago edozein erakunde eta departamendutako pertsonei, euren profila edozein dela ere, prozesuari ekiteko modua baitago ezein arazoren aurrean eta gainera ez da beharrezkoa aurretiaz ezagutza espezifikorik edukitzea. Bertaratutako enpresek aplikatzeko aukera edukiko dute maiatza eta ekainean kasu pilotuetan parte hartzeko, lehen eskutik ezagutuz horrela Mondragon Unibertsitateko aditu taldeak proiektu pilotu hauetarako eskainiko duen doako aholkularitza.
Maiatzaren 4ko jardunaldiko egitaraua
9:30 – 9:35 Jardunaldiaren aurkezpena
Roberto Uribeetxebarria . Mondragon Goi Eskola Politeknikoko I + T Zuzendaria
9:35 - 9:45 Pertsonengan Zentratutako Diseinuaren aldeko apustua
Iker Estensoro. Ekonomia Sustapeneko Zuzendari Nagusia- Gipuzkoako Foru Aldundia
9:45 – 10:00 Naiha sofwarea langileen beharretara egokitzea, mendekotasuna duten adinekoei laguntzeko sistema integral bat emateko.
Egoitz Arruti. Teknologia Saileko (CTO) arduraduna. UBIKARE.
10:00 – 10:15 Mantentze prozesuak hobetzea PMG Elorrio plataformaren eraginkortasuna bilatuz.
Maria Suberbiola eta Andoni Gotzon Zulueta. Zerbitzu orokorren eta automatismoak prest jartzearen arduraduna. Eroski.
10:15 – 10:30 HCD Facility Tool plataforma
Daniel Justel. Diseinu Berrikuntza Zentroa - Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.
10:30 – 10:40 Pertsonen garrantzia erakundeetan.
Jokin Diaz Arsuaga. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko Zuzendaria
10:40 – 10:45 Itxiera. Galde-erreguak.
Roberto Uribeetxebarria . Director de I+T- Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.
Denbora badaramazu pertsonen parte hartzea enpresan edo departamenduan sustatu nahian, eman izena!
Proiektuari buruz gehiago jakin nahi bazenu eta gure proba pilotu bat izateko hautagaien artean egon ez galdu jardunaldi hauetan parte hartzeko aukera eta idatzi iezaguzu hcdfacilitytool@mondragon.edu. helbidera