Bilbao AS Fabrik Inaugurazioa
Bilbao AS Fabrik Inaugurazioa
Bilbao AS Fabrik Inaugurazioa
Mondragon Unibertsitateak Bilboko Udalarekin batera, Bilbao AS Fabrik inauguratu du
Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, eta Mondragon Unibertsitateko Errektoreak, Vicente Atxak inauguratu dute gaur Bilbao AS Fabrik.
Bilboko Udalak hainbat kide estrategikorekin eta europear finantziazioarekin lideratu duen proiektu honen helburua da Bilboko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta Zorrotzaurre finkaraztea ekosistema berritziale eta erreferentziazko bezala 4.0 industriarako zerbitzu aurreratuen eta ekonomia digitalaren eremuan, bertan bilduz unibertsitate-formazioa eta enpresa-ekimen berritzaileen eragile izango diren pertsonen komunitate bat.
Mondragon Unibertsitateko Errektore Vicente Atxak berriz, aipatu du, "Bilbao AS Fabrik proiektu estrategiko bat da Mondragon Unibertsitatearentzat. Bertan, Bilboko Udalaren lankidetzarekin inguru bat garatuko dugu non, bizikidetzan arituko diren, StartUps-ak, zerbitzu aurreratuak eskainiko dituzten enpresak eta gure ereduarekin bat datorren unibertsitate eskaintza, hau da, enpresekin harreman zuzenean". Epe laburrera begira esan du baita ere "Gure helburua da, 800 ikasleri enpresa kudeaketarekin, 4.0 industriarekin, robotikarekin, big datarekin, digitalizazioarekin eta honek humanitateetan eta hezkuntzan duen inpaktuarekin besteak beste formazioa eskaintzeko gune batekin kontatzea."
"Une honetan, Bilbao AS Fabrik-en, Mekatronika Ingeniaritza Gradu Duala, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradu Duala, Business Data Analytics Gradua eta Humanitate Digital Globalak Gradua eskaintzen ari gara" adierazi du Mondragon Unibertsitateko Errektoreak, Vicente Atxak.