Bost enpresa gehiago batu dira Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko Dual eredura
Bost enpresa gehiago batu dira Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko Dual eredura
Bost enpresa gehiago batu dira Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko Dual eredura
Oraingo ikasturtean, ibilbide dualean ari diren ikasleak hartuko dituzte Ikerlan, Ideko, Goiena, Arizmendi eta Arteman erakundeek.
Gaur, hilak 26, Aretxabaletako campusean egindako aurkezpenean, bost erakunde gehiago gehitu dira Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko dual ibilbidera. Oraingo ikasturtean
Ikerlan, Ideko, Goiena, Arizmendi eta Arteman izango dira Dual eskaintzara gehituko diren erakundeak. Aurkezpenean parte hartu dute graduko eta erakundeetako ordezkariak.
Prestakuntza duala osagarritasun printzipioan oinarritzen da; inguru akademikoan ikastea eta ingurune profesionalean ikastea osagarritzat hartzen dira. Dualaren helburu nagusia da lanaren bidez ikastea, eta ez ikasten ari dela lan egitea. Hiru alderdiek (ikasleak, enpresak eta unibertsitateak) sinatutako hitzarmen baten oinarrituko da Dual ereduan ezarriko den harremana.
Ikus-entzunezko Komunikazioa graduak bi ibilibide ditu, Ikus-entzunezkoen sormena eta Komunikazio digitala; bigarren ibilbide horretan jarri zen iaz indarrean dual eredua. Bigarren aukera horretan jorratzen dira, bereziki, esparru digitaleko lanbideak. Lantzen diren edukiak lotuta daude erakundeen komunikazio korporatiboarekin, betiere, ikus-entzunezkoek esparru horietan duten garrantzia kontuan hartuta. Gainera, aipatutako gaiekin lotutako ezagutzak lantzen dira, hala nola marketin digitala, komunikazio-planen diseinua, produktuen zabalkunde-prozesuak eta ekitaldien antolaketa.
Dagoeneko, 11 dira dual ibilbidearekin bat egin duten erakundeek; aurtengo bost berriak eta pasa den urtean hasitako seiak: Laboral Kutxa, AZK, Bizipoz, Emun, Manahmana eta Sorland.