Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek egindako proiektuek hizpide izan dute euskal hedabideek

Atzealdea

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek egindako proiektuek hizpide izan dute euskal hedabideek

Ikus-entzunezko Komunikazioa

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek egindako proiektuek hizpide izan dute euskal hedabideek

‘Formatu eta eduki berriak sortzen’ izeneko moduluan sortutako proiektuek interesa piztu dute ‘Berria’ egunkarian eta EITBn.

2023·01·17

$titulo.getData()


Egun hauetan, euskal hedabideek hizpide izan dute Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek eta ikasle ohiek egindako zenbait proiektu. Hain zuzen ere, interesa piztu duten graduko 4. mailako ikasleek, Formatu eta eduki berriak sortzen izeneko moduluan, egindako Labur esanda eta Ai ene! izeneko proiektuek eta Asier Errasti ikasle ohiak aurkeztutako Albistekia podcasta. 

 

Batetik, Berria egunkariak Labur esanda proiektuari erreparatu dio. Proiektu horrekin, Luken Ugarteburu, Gontzal Belategi, Ramon Elizondo, Peru Atxa eta Oier Abarrategi 4. mailako  ikasleek erantzun nahi izan diote kezka nagusi bati: gazteek gero eta informazio produktu gutxiago kontsumitzen dute, hala da behintzat, ohiko komunikabideetan. Horretarako, ikasleek diseinatu dituzte albiste modu laburrean eskainita, euskaraz eta formatu bertikalean kontsumitzeko. Egindako diseinuaren arabera, hiru argitalpen egingo dituzte egunean: goizean, eguerdian, egunaren amaieran. Erreportaje horietan, gazteen hizkera, umorea eta askotariko gaiak jorratuko dituzte. Dagoeneko sareratu dizute albisteen prototipoak. Debagoienko Goiena komunikazio taldeak ere egin du erreportajea Labur esanda proiektuari buruz.

 

Bestetik, EITBri, Ai ene! proiektua piztu dio interesa. Ai, ene! da nagusiei konpainia egitea helburu duen irratsaio ibiltaria eta telebista programa. Dagoeneko, Marina Perosanz, Sara Iriarte, Josune Blanco, Garaia Pagola eta Leire Uranga ikasleek grabatu dute programaren lehen prototipoa Tolosan. Euskadi Irratiko Faktoria saioan tartea eskaini diote proiektuari.  

 

Pasa den azaroaren 30ean, Formatu eta eduki berriak sortzen moduluan egindako proiektuen aurre-diseinuak aurkeztu zituzten ikasleek Donostiako Tabakaleran egindako ekitaldian. Aurkezpenean, Beñat Flores Mondragon Unibertsitateko irakasle eta modulu horretako koordinatzailearen gidaritzapean, epaimahaikide lanetan hiru ordezkari ibili ziren: Itziar Orbegozo (2DEO), Jon Lamarka (EITBLab) eta Goiatz Oiartzabal (Badalab).

 

Gainera, Asier Errasti Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle ohia eta Sutan Bang kolektiboko kideak proiektu berria aurkeztu du Berria egunkaria: teknologia ardatz izango duen Albistekia podcasta. Albistekia podcastak oso maila desberdinean landuko ditu informazioa. Izan ere, komunikatzaile donostiarrak nahi du saioa interesgarri eta baliagarria izatea bai teknofiloentzat baina, baita teknologian jakintza txikia dutenentzat ere. Podcastak 15 minutuko iraupena izango du eta albiste laburrez osatuta egongo da.

 

Argazkian, Labur esanda proiektuko kideak.