Graduko 322 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Graduko 322 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

2024-2025 ikasturte hasiera

Graduko 322 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Hasi berri den ikasturtean 322 ikasle berri izango dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen lau graduetan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Humanitate Digital Globalak.

2024·09·16

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 322 ikasle berri izango ditu eskaintzen dituen lau graduetan. Graduei begiratuta, ikasle horietatik guztietatik 258 dira Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduetakoak, zehazki, 198 Lehen Hezkuntza gradukoak, eta 60 Haur Hezkuntza gradukoak. Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan, bestalde, 44 ikasle berri hasiko dira lehenengo mailan. Humanitate Digital Globalak - HDG graduak, azkenik, 20 ikasle berri izango ditu.

 

Campusak eta hasiera datak

 

Kokapenari dagokionez, Hezkuntza graduetako ikasleek Eskoriatzan izango dituzte aurrez aurreko eskolak; Ikus-entzunezko Komunikazioek, aldiz, Aretxabaletako campusean; azkenik, Humanitate Digital Globalak gradukoak eta Lehen Hezkuntzako Berrikuntza Digitala aipameneko ikasleak Bilbao AS Fabrik campusean egongo dira.

 

Graduaren arabera, bi egun desberdinetan hasiko dira graduko eskolak. Alde batetik, Humanitate Digital Globaletako graduko ikasleak irailaren 12an hasiko dira aurrez aurreko saioekin. Beste alde batetik, hilaren 16an, gaur ekin diote lanari Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduetako ikasleek.

 

Ikasturte guztiak kontuan hartuta, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak graduko 1.200 ikasle inguru izango ditu.

 

Hezkuntzako ikasleak 2024-2025