Ikastetxeko Proiektu Digitala diseinatzeko aholkularitza eskainiko du Mondragon Unibertsitateak

Atzealdea

Ikastetxeko Proiektu Digitala diseinatzeko aholkularitza eskainiko du Mondragon Unibertsitateak

Ikastetxeko Proiektu Digitala

Ikastetxeko Proiektu Digitala diseinatzeko aholkularitza eskainiko du Mondragon Unibertsitateak

Ikastetxeko Proiektu Digitala diseinatzeko proba pilotoa egin dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arizmendi ikastolak.

2022·12·12

$titulo.getData()


Azken urteotan, gizartean oro har, baina hezkuntza eremuan bereziki, alfabetizazio digitalak berebiziko garrantzia hartu du. Eusko Jaurlaritzak 2023-2024 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxe guztiei Ikastetxeko Proiektu Digitalaren txostena izateko eskaera egin du. 

 

Euskal testuinguruan, konpetentzia digitala DigComp marko europearraren baitan eraikitzen da. Bertan, hiritar batek izan behar dituen 21 konpetentziak zehazten dira, eta hezkuntzak (ikastetxeek eta irakasleek) konpetentzia horiek garatzeko ikaskuntza-testuinguruak eta -esperientziak eskaini behar ditu. Horretarako, irakasleen konpetentzia digitala ezinbestekoa da, ikaskuntza-testuinguru horiek diseinatzeko, eskaintzeko, gidatzeko eta ebaluatzeko; eta konpetentzia hori DigCompEdu markoarekin lerrokatu da

 

Ikastetxeko Proiektu Digitalaren helburuak

Hiru dira Ikastetxeko Proiektu Digitalak dituen helburuak: 

  1. Teknologia digitalaren erakunde mailako ikuspegia eraikitzea eta adostea.
  2. Ikuspegi tekno-pedagogikoa Hezkuntza Proiektuan integratzea.
  3. Baliabide digitalen erabilera ikas-eta irakas-prozesutean moldatzea eta erraztea. 

Hori guztia posible egiteko, Europako hezkuntza erakunde digital konpetenteen markoa izan da oinarria (DigCompOrg). Markoak sei dimentsioei egiten die erreferentzia:

  1. Lidergo eta gobernantzarako jardunbideak.
  2. Irakaskuntza eta ikaskuntzarako jardunbideak.
  3. Ebaluazio-jardunbideak.
  4. Edukiak eta curriculumak.
  5. Elkarlan eta networking-a.
  6. Azpiegiturak.

Ikastetxeko Proiektu Digitala sortzen hasteko, dimentsio horiek kontuan hartuko dituen diagnosi bat egin behar da. Hori egiteko, SELFIE doako tresna jarri da ikastetxeen eskura.

 

Mondragon Unibertsitatea bidelagun 

Hezkuntza erakundeei teknologia digitalaren erabilera nolakoa den aztertzeko, SELFIE izeneko doako tresna eskaintzen du administrazioak; baina, Ikastetxeko Proiektu Digitala osatzea erronka zaila dela ikusita, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategiak bidelaguntza pertsonalizatua eskaintzen du. Honako helburu zehatzak betetzen ditu aholkularitza horrek: 

  1. SELFIEaren bidez ikastetxeak jasotzen dituen datuak ustiatzeko laguntza eskaintzea, bertako ekosistema digitala modu erreal batean neurtzeko eta hobetzeko baliabide efiziente bat izan dadin. 
  2. Datu horien interpretazioarekin, ikastetxearen errealitatea definitzeko, ulertzeko eta hobetzeko proposamen errealak eta pertinenteak egiten laguntzea. Modu horretan, ikastetxearentzat baliogarria, esanguratsua eta praktikoa den Proiektu Digital bat zehaztuz.

Arizmendi ikastolarekin pilotoa

Arizmendi ikastolako Almen guneak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategiak elkarrekin egindako prozesua oso emankorra izan da, ikastetxeari bere beharretan egokitutako bidelaguntza eskaini zaiolako, Ikastetxeko Proiektu Digitala diseinatzeko hausnarketarako espazioak sortuz. Bidelaguntzaren prozesua lau fase izan ditu: 

  1. Ikastetxearen informazioa jasotzea da helburua, ikastetxea barnetik ezagutzeko eta digitalizazioaren gaineko ikuspegia zein den identifikatzea.
  2. SELFIE galdetegia betetzea. 
  3. Jasotako informazioaren gaineko analisia egin, hausnarketa prozesua irakasleei eta zuzendaritzako kideei zabalduz. 
  4. Helburuak eta ekintzen definizioa egin eta ikastetxeko Proiektu Digitalaren txostenaren zenbait gako zehaztu. 

 

Gainera, ikastetxeei zuzendutako prestakuntza

Aholkularitzaz gain, Mondragon Unbertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ikastaroa eskainiko du Ikastetxeko Proiektu Digitala diseinatzeko eta STEM esparruko profesionalak prestatzeko. Modalitate erdi-presentzialean eskainiko den ikastaroak bilatu nahi du gaur egungo irakasle lanbidean ager daitezkeen hutsune edo beharrei erantzunez, hezkuntza arloko profesionalaren profila elikatzea. Horretarako, bi ibilbide eskainiko dira: digitalizazioa eta STEM ibilbidea.

Informazio gehiago

KoLaborategia

kolaborategia.huhezi@mondragon.edu 

943 71 41 57