REMACOMPIND proiektua IHOBEREN ekoberrikuntza webgunean argitaratuta
REMACOMPIND proiektua IHOBEREN ekoberrikuntza webgunean argitaratuta
REMACOMPIND proiektua IHOBEREN ekoberrikuntza webgunean argitaratuta
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren REMACOMPIND proiektua IHOBEren Ekoberrikuntza webgune berrian argitaratu da. Proiektua unibertsitateak gidatu du, baina CEGASAk, pila industrialen, Litio-Ioneko baterien eta energia biltegiratzeko irtenbideen enpresa fabrikatzaileak, eta Bayreutheko unibertsitateak ere parte hartu dute. Gainera, proiektu hori EBko FEDER funtsek finantzatu dute.
Proiektuaren helburua: Birmanufaktura ekonomia zirkularraren estrategia bat da, balio-bizitzaren amaierara iristen diren produktu eta/edo osagaien bizitza luzatzean oinarritzen dena. Prozesu industriala erabilitako produktu edo osagai bat produktu berri baten ezaugarri, kalitate eta berme maila berdina edo handiagoa lortzean datza. Produktu bat birmanufakturatu daitekeen jakiteko, bere tipologia, aplikatu dakizkioken birmanufaktura teknologiak eta negozio-eredua aztertu behar dira. Birmanufakturak baliabideen erabilera eraginkorra duen manufaktura-industria dakar, eta bere garapen industriala estrategikoa da EAEko Fabrikazio Aurreratuaren garapenean, bere industria-enpresentzat aukera bikaina izateaz gain.
Informazio guztia: