Humanitate Enpresa lizentziaturako 4. promozioko ikasle ohiek topaketa egin dute Eskoriatzako campusean

Atzealdea

Humanitate Enpresa lizentziaturako 4. promozioko ikasle ohiek topaketa egin dute Eskoriatzako campusean

Alumni topaketa

Humanitate Enpresa lizentziaturako 4. promozioko ikasle ohiek topaketa egin dute Eskoriatzako campusean

Bildutako ikasle ohiek orain dela 20 urte bukatu zituzten ikasketak.

2024·05·20

$titulo.getData()


Maiatzaren 18an, bilkura egin zuten Humanitate Enpresa lizentziaturako ikasle ohiek. Eskoriatzako campusean egindako topaketan elkartu ziren 4. promozioko 12 ikasle.

 

Ikasle ohiek bukatu zuten ikaskeetak orain dela 20 urte, eta baliatu dute biltzarra beraien arteko harremanak berreskuratzeko, ikasle garaiko oroitzapenak partekatzeko eta bertatik bertara ezagutzeko ordutik hona Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bizi izan dituen aldaketak. 

 

Topaketa hasi zen Fakultateko ordezkarien agurrarekin, lan horretan ibili ziren Ainhoa Leturiaga, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Administrazio eta Finantza zuzendaria eta Iñigo Kortabarria, Fakultateko Alumni Elkarteko ordezkaria. Harrera ofiziala egin ondoren, taldea bisitatu zuen campusa, arreta berezia jarrita Dorleta erakin berrituan. Ikasle ohien bilkura bukatu zen Eskoriatzan bertan egindako bazkariarekin. 

 

Humanitate Enpresa ikasketak hasi zen eskaintzen 1997. urtean. Lizentziatura horren helburua zen balio humanistikoak txertatzea erakundeen kudeaketan. 

 

Topaketan egindako argazkiak:

 

Alumni Topaketa 2024: Humanitateak Enpresa