Beldurrezko filmek toki berezia izango dute Huhezinema Euskal Film Laburraren 13. edizioan
Beldurrezko filmek toki berezia izango dute Huhezinema Euskal Film Laburraren 13. edizioan
Beldurrezko filmek toki berezia izango dute Huhezinema Euskal Film Laburraren 13. edizioan
Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleek antolatuta, euskal film laburrez beteko da Aretxabaleta, martxoaren 25etik 27ra.
Martxoaren 25etik 27ra, Huhezinema Euskal Film Laburreen Jaialdia egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur-etxean. Urtero bezala, Mondragon Unibertsitateako Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek, zinearekin lotutako hainbat eta hainbat ekintza antolatuko dituzte Aretxabaletako Arkupe aretoan eta Aretxabaletako campusean bertan.
Aurtengo jaialdiak lau sail izango ditu, hala nola Sail ofiziala, MU ikasleen saila, Mundukide saila eta beldurrezko filmak bilduko dituen sail berria: La horrorosa saila. Sail horren irabazleek Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaren asterako bi gonbidapen jasoko dituzte.
Huhezinema ez da ohiko lehiaketa bat, izan ere, Kultur ekitaldien antolaketa izeneko proiektuaren barruan, eta Iban del Campo irakaslearen koordinaziopean, kus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute jaialdia. Aurten, 16 laguneko talde batek antolatuko du sariketa.