Lan berrien eta sortzaile berrien plaza izango da 2025eko Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdia

Atzealdea

Lan berrien eta sortzaile berrien plaza izango da 2025eko Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdia

Huhezinema 2025

Lan berrien eta sortzaile berrien plaza izango da 2025eko Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdia

Urtarrilaren 22an, 23an eta 24an egingo da jaialdiaren 18. edizioa, Aretxabaletako Arkupe Kultura-etxean eta inguruan.

2025·01·15

$titulo.getData()


Urtero moduan, Aretxabaletako Arkupe Kultura-etxean egingo da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Jaialdiaren 18. edizioa urtarrilaren 22tik 24ra . Inaugurazio ekitalditik hasi eta sariak banatu arte, film laburrak erakusteaz gain, beste hainbat ekimen antolatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 4. mailako ikasleek. 

 

Aurkeztutako 94 lanetatik 29 iritsi dira finalera, hiru sailetan banatuta. Sail Ofizialaren, Ikasle Sailaren eta Bideoklip Sailaren proiekzioei solasaldiak, masterclassa eta kontzertua gehituko zaizkie, baita amaierako sari banaketa eta luntxa ere, egitaraua osatzeko. Lehen solasaldia “Andrak Erramutan” dokumentalaren proiekzioaren ondoren egingo da, eta protagonistak egongo dira haien esperientzia kontatzen. Kontzertuari dagokionez, “Lemak” taldea arituko da oholtza gainean; Bideoklip Saileko finalistetako bat ere bada taldea. Masterclass-a Aitzol Saratxagak emango du, eta azkenik, “Lehen urratsak zineman” solasaldia egingo dute Jone Arriola, Alba Lozano eta Uxue Botasek.

 

Ekintza guztiak doakoak eta irekiak izango dira. Ana Goitia izango da Sail Ofizialeko aurkezlea eta Jon Castañeda Bideoklip Sailekoa. Xuban Garmendia eta Oier Gastesi ikus-entzunezko ikasleek Ikasle Saila aurkeztuko dute. Epaimahaia, berriz, Aitor Oñederrak, Maitane Carballok eta Katti Pocheluk osatu dute.

 

EGITARAUA

Urtarrilak 22, asteazkena

11:00-12:30 - “Andrak Erramutan” dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.

17:00 - Bideoklip Sailaren proiekzioa

19:45 - Kontzertua “Lemak” taldearen eskutik

 

Urtarrilak 23, osteguna

11:00-13:00 - Masterclass-a: Zuzendaritza artean sakontzen. Aitzol Saratxaga

16:00 - Ikasle Sailaren proiekzioa I

17:30 - Ikasle Sailaren proiekzioa II

19:00 - Solasaldia: Lehen urratsak zineman. Jone Arriola, Alba Lozano eta Uxue

Botas

 

Urtarrilak 24, ostirala.

16:00 - Sail Ofizialaren proiekzioa I

17:30 - Sail Ofizialaren proiekzioa II

19:30 - Sari banaketa

20:30 - Lunch-a

 

Jaialdiaren antolatzaileak Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzia Fakultateko 4. mailako ikus-entzunezko ikasleak dira: jaialdia Kultur ekitaldiak antolatu eta ekoiztea moduluaren barruan antolatzen da.