Alba Lozanoren 'Utländsk' film laburrak irabazi du 2025eko Huhezinema

Atzealdea

Alba Lozanoren 'Utländsk' film laburrak irabazi du 2025eko Huhezinema

HUHEZINEMA

Alba Lozanoren 'Utländsk' film laburrak irabazi du 2025eko Huhezinema

Ana Goitia aurkezlearen gidaritzapean, Aretxabaleta Arkupe aretoan banatu zituzten Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek antolatutako jaialdiko sariak.

2025·01·24

$titulo.getData()


Urtarrilaren 24an egin dute Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 18. edizioko sari banaketa ekitaldia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Lan finalisten proiekzioaren ondoren, 19:30etan hasi da sari banaketa ekitaldia, Ana Goitia aurkezlearen gidaritzapean. Ekitaldian egon izan dira, beste batzuen artean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko, Aretxabaletako Udaleko, Danobat Groupeko, Ausolaneko, Mundukideko eta HAZIko ordezkariak.

 

Huhezinema 2025: palmaresa

 

SAIL OFIZIALA

  • Huhezinema Saria (650€): ‘Utländsk’, Alba Lozano. Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra ere jaso du.
  • Ikusleen Saria (Zezilionea jatetxean bi pertsonentzarako afaria): ‘29 de Febrero’, Diego Fandos.

BIDEOKLIP SAILA

  • Bideoklip onenaren Saria (300€): ‘Niña Soñando’ (Verde Prato), Maria Muriedas. Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra ere jaso du.
  • Ikusleen saria (Zuhaitz etxeetako gurdi zingaroetan gau bat): ‘Euripean’ (The Clayton), Asier Elgezua eta Mikel Cubillo.

IKASLEEN SAILA

  • Ikasleen filmik onena (300€): ‘Patrimonio’, Aitor Abio. Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra ere jaso du.
  • MU Saria (200€): ‘Erlojuaren Orratzak’, Markel Azpeitia. Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra ere jaso du.
  • Ikusleen Saria (Yako Surf eskolan bost pertsonarentzako ikastaro bat): ‘Lotura Debekatuak’, Nahia Cisneros.

SARI BEREZIAK

  • Berria Saria (350€): ‘Hor Konpon’, Jone Arriola. 6 hilabeteko doako harpidetza, Berria produktuen sorta eta Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra.
  • Mundukide Saria: Esleitu gabe geratu da.
  • HAZI Saria: Esleitu gabe geratu da.