Maider Oleagaren ‘Irrits’ film laburrak irabazi du Huhezinema 2023

Atzealdea

Maider Oleagaren ‘Irrits’ film laburrak irabazi du Huhezinema 2023

HUHEZINEMA

Maider Oleagaren ‘Irrits’ film laburrak irabazi du Huhezinema 2023

Aretxabaleta Arkupe aretoan banatu zituzten Mondragon Unibertsitako Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek antolatutako jaialdiko sariak.

2023·01·28

$titulo.getData()


Atzo, urtarrilak 27 egin zen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren sari banaketa ekitaldia. Arratsaldeko 14:30ean ekin zioten egitarauari, atseden baten bidez bi zatitan banaturiko Sail Ofizialeko proiekzioekin. Euskal Herriko zinema sortzaileak elkartzeko plaza bihurtu zen Aretxabaletako Zaraia aretoa. 

 

Iluntzeko zazpietan hasi zen guztiek espero zenuen momentua, sari banaketa. Atmosferan, ilusioa, urduritasuna eta jakin-mina antzeman dira hautatuen artean. Ekitaldian, bideoklip sailean parte hartu duen Flavio Bánterlaren NNN ZZZ”ko (Nor Naiz Ni, Zein Zara Zu) protagonista ere egon zen aretoran. Gainera, ekitaldian egon izan ziren Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko, Aretxabaletako Udaleko, Danobat Groupeko, Mundukideko, Goienako, Berriako eta Artemaneko ordezkariak.

 

Huhezinema 2023: palmaresa

SAIL OFIZIALA

  • HUHEZINEMA SARIA 2023 (800€), BERRIAren osagarriarekin - Irrits - Maider Oleaga (Kepa Errasti epaimahai ofizialeko kideak eman du saria).
  • VERTIGO SARIA (400€) - Siempre lunes - David González (Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko Lara Garcia, Julen Iglesias eta Olatz Asua ikasleek eman dute saria).
  • SENIOR EPAIMAHAIAREN SARIA (300€) - Cuerdas - Estibaliz Urresola Solaguren (Goienagusi elkarteko Rosa Urretak eman du saria)
  • IKUSLEEN SARIA (100€tan baloratutako saria) - 36 - Ana Lambarri Tellaeche (Aretxabaletako Udaletik, Ainhoa Cabero kultur zinegotziak eman du saria).

BIDEOKLIP SAILA

  • BIDEOKLIP ONENAREN SARIA (300€) - Coyote eta Chico Tornado Vs Don Condor eta Ñora Alacran – Nitya Lopez (Andoni Imaz epaimahai ofizialeko kideak eman du saria).
  • EUSKARAZKO BIDEOKLIP ONENA (200€) - Nor Naiz Ni, Zein Zara Zu (Flavio Bánterla) – Aitor Arruti (Goio Arana Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campuseko zuzendariak eman du saria).
  • IKUSLEEN SARIA (100€tan baloratutako saria) - Coko (OLD G) - Iñaki Tena eta Claudia Molina (Danobat Group-ekop Peko Iñaki Herrera ordezkariak eman du saria)

IKASLE SAILA

  • IKASLE LAN ONENAREN SARIA, Gaztezuloren osagarriarekin (300€) - Estampado - Gerardo Tomé (Escuela de Cine del País Vasco – Bilbo) (Humanitate eta Zientzien Fakultateko bekanoa den Nagore Ipiñak eman du saria).
  • MU SARIA (150€) - Mitxoletak - Javier Elizalde (Humanitate eta Zientzien Fakultateko dekanak, Nagore Ipiñak, eman du saria).
  • MUNDUKIDE SARIA (700€) - Nahar - Beñat Goia eta Iraia Irazusta (Urri Urizar, Mundukideko ordezkariak eman du saria).
  • IKUSLEEN SARIA (100€tan baloratutako saria) - Muskil - Marina Perosanz (Ausolaneko Juan Mari Bergaretxe ordezkariak eman du saria).

Ausolanen eskutik, lunch-a izan zuten ekitaldiari behar bezalako amaiera emateko. Pintxo artean zineforum informal bat egiteko aukera izan zuten bertaratutakoak. Jaialdia bukatzeko, Elektropottotte elektrotxarangak girotu zuen iluntze euritsua Aretxabaletako plaza eta DJ Cochinita Pibilen eskutik eman zioten itxiera ofiziala.