Huhezinema 2016: Zinemaren zirrara

Atzealdea

Huhezinema 2016: Zinemaren zirrara

huhezinema 2016
 

Gertaera

Huhezinema 2016: Zinemaren zirrara

Data eta ordua

March 16 - March 18

Kokapena

Aretxabaleta

Huhezinema 2016: Zinemaren zirrara

Martxoaren 16, 17 eta 18an egingo da Huhezinema, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek antolatzen duten euskal film laburren jaialdia. Bederatzigarren edizio honetara aurkeztu dira 104 film labur eta 4.000 eurotik gora banatuko dira saritan. Urtero legez, Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo da jaialdia.   

Hiru sail ofizialetan batuko dira lanak aurtengo edizioan: Goiena sarian, 10 finalista; MUko ikasleen sarian, 11 lan finalista, eta, azkenik, Basque Culinary sarian, 3 lan finalista. Beste alde batetik, eta sail ofizialetatik kanpo, Ikusleen saria egongo da.
Hauxek dira sail ofizialerako aukeratuak izan diren lanak: 

  • Cenizo (Jon Mikel Caballero) 09’58”
  • Napoleón y yo (Ander Duque) 17’37”
  • Dantzariak (Axier Salazar) 17’09”
  • Lobito bueno, bruja hermosa (Ainara Porrón) 05’00”
  • Hartz txiki (Uraitz Soubies) 16’29”
  • Bere bizitzetako bat (Aitor Gametxo) 08’00”
  • Mezu bat hozkailuan (Erika Elizari eta Ekaitz Herrera) 18’00”
  • Duellum (Tucker Dávila Wood) 9’50”
  • I said Id never talk about politics (Aitor Oñederra) 10’00”
  • Break in (Mikel Aristregi eta José Bautista) 24’59”

Huhezinema ez da ohiko lehiaketa bat, izan ere, irakasleen laguntzarekin eta graduko Kultur ekitaldien antolaketa izeneko materiaren barruan, sariketa antolatzen duten Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek. Hiru taldetan banatuta daude antolaketa lanetan ari diren 14 ikasleak. Batetik, programazioa zehaztuko duen taldea dago; bestetik, produkzioa egin eta finantziazioa lortu behar duen eta, azkenik, jaialdiaren komunikazioa jorratuko duen taldea.