Huhezinema 2014: Bertigorik gabe

Atzealdea

Huhezinema 2014: Bertigorik gabe

huhezinema 2014
 

Gertaera

Huhezinema 2014: Bertigorik gabe

Data eta ordua

March 26

Kokapena

Aretxabaleta

Huhezinema 2014: Bertigorik gabe

2013/12/17   
Ireki da epea lanak bidaltzeko Huhezinemara, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen euskal film laburren lehiaketara. Zazpigarren edizio honetan, ikus-entzunezkoak aurkezteko epea zabalik egongo da 2014ko otsailaren 14ra arte. Guztira, 4.000 euroko sariak banatuko dira irabazleen artean.


Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko ikasleek antolatzen dute Huezinema euskal film laburren lehiaketa Aurten, guztira, 3. eta 4. mailako 15 lagun ibiliko dira antolakuntza lanetan “Kultur ekitaldien antolaketa” izeneko materiaren barruan. Aurreko edizioetan bezala, oraingoa ere, hiru esparrutan banatu dituzte jaialdia prestatzeko ardurak: programazioa, finantziazioa eta komunikazioa.

Aurtengo ediziorako, hiru sail aurkeztu dituzte antolatzaileek. Batetik, hartzaile guztiei zuzenduta dagoen Sail ofiziala. Bestetik, bakarrik Mondragon Unibertsitateko ikasleei zuzenduta dauden beste biak: Mondragon Unibertsitateko Ikasleen lehiaketa eta Basque Culinary Centre lehiaketa. Sariei dagokionez, Sail ofizialean, 3.000 euroko saria dago jokoan. Beste bi sailetan, aldiz, 500 euro saria bakoitzean. Aurten, antolatzaileek bereziki azpimarratu nahi izan dute BCC saria, nahi dutelako bultzatu fakultate desberdinetako ikasleen parte hartze ahalik eta handien sail horretan. Izan ere, BCC sarian parte hartzeko, nahiko da MUko ikaslea izatea eta aurkeztea gastronomiarekin lotutako 3 minutuko film laburra.

Aurreko edizioetan bezala, sari banaketa ekitaldia egingo da Aretxabaletako Arkupe aretoan. Ekitaldia egingo da oraindik finkatu barik dagoen martxoaren azken astean. Egun batzuk lehenago, gainera, jakitera emango da edizio honetako epaimahaikideen izenak.

2008an Huhezinema sortu zenetik, urtetik urtera joan da handitzen euskal film laburren lehiaketa, bai parte hartzaile kopuruari begiratuta eta baita sarien tamainei erreparatuta ere. Iaz, esaterako, 140 film labur baino gehiago aurkeztu ziren.