HUHEZIko udaberriko txapelketak
HUHEZIko udaberriko txapelketak
HUHEZIko udaberriko txapelketak
Maiatza eta ekainean zehar, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikasleentzako egun bakarreko txapelketak antolatuko dira.
Maiatza eta ekainean zehar, HUHEZIko Aretxabaleta eta Eskoriatzako campusetako ikasleei zuzenduriko egun bakarreko txapelketak antolatuko dira. Animatu parte hartzera, lagunartean jarduera fisikoa egiteaz gain, saria edota kredituak lortzeko aukera!
BADMINTON BINAKA
- Maiatzak 12 (astelehena) Arrasateko Iturripeko kantxan. Izen emateak maiatzaren 8a baino lehen.
FRONTENIS BINAKA
- Maiatzak 13 (asteartea) Eskoriatzako pilotalekuan. Izen emateak maiatzaren 9a baino lehen.
PADELA
- Maiatzak 21 (asteazkena) Arrasateko Musakola kiroldegian. Izen emateak maiatzaren 16a baino lehen.
ARETO FUTBOLA
- Maiatzak 28 (asteazkena) Eskoriatzako kiroldegian. Izen emateak maiatzaren 23a baino lehen.
BOLEIBOLA
- Ekainak 10 (asteartea) Aretxabaletako Ibarra kiroldegiko kantxan. Izen emateak ekainaren 6a baino lehen.
3x3 SASKIBALOIA
- Ekainak 12 (osteguna) Musakola kiroldegian. Izen emateak ekainaren 6a baino lehen.
Txapelketak, izena ematen duzuen ikasleon ordutegi eta beharretara egokitzen saiatuko gara!
Txapelketetan izena emateko interesa edukiz gero idatzi kirolak.huhezi@mondragon.edu helbidera edo eman izena zuen kabuz hemen.
ANIMATU!!!!