EU4Dualeko kide den Duale Hochschule Baden-Württemberg unibertsitateak gure fakultateak bisitatu ditu
EU4Dualeko kide den Duale Hochschule Baden-Württemberg unibertsitateak gure fakultateak bisitatu ditu
EU4Dualeko kide den Duale Hochschule Baden-Württemberg unibertsitateak gure fakultateak bisitatu ditu
Alemaniako unibertsitate hau da, beste zortzirekin batera, EU4Dual Ikasketa Dualen Europako Unibertsitatea osatzen duenetako bat, eta Mondragon Unibertsitatea lehen eskutik ezagutzera etorri da berriki.
Irailaren 10etik 12ra, Duale Hochschule Baden-Württemberg (DHBW) unibertsitateko 3 ordezkari etorri dira Euskal Herrira, Mondragon Unibertsitatearen gradu aukera, instalazioak, zein kanpus bakoitzeko arduradunak ezagutzera. Bisitaren helburua bi unibertsitateen arteko elkarlana sustatzea da, eta bien arteko harremana indartzea, elkarren eskaintza sakonagotik ezagutuz, eta ikerketa-proiektu kolaboratzaileak abian jartzeko. Proiektu horiek unibertsitate europarraren hiru erronka nagusietan oinarrituko dira: Future of Work (Lanaren Etorkizuna), Green Economy (Ekonomia Berdea) eta Healthy Living (Bizimodu Osasuntsua).
Hori horrela, bisita Galarretako kanpusean hasi dute, Energia Biltegiratzeko eta AI eta Zibersegurtasuneko laborategiak bisitatzen. Ondoren, Basque Culinary Centerrera joan dira, eta azkenik Oñatira, Enpresagintzako fakultatera. Bertan, MIKen egiten den ikerketa eta transferentzia aurkeztu dizkiete, eta honako gaien inguruko azalpenak jaso ahal izan dituzte, gai bakoitzeko arduradunaren eskutik: negozio modelo berriak, ekonomia zirkularra, enpresa datuen analitika, finantzak, talentuaren kudeaketa, nekazaritzako elikagaien sektorea, zein nazioartekotzea. Katja Bay doktoreak ere eman die DHBWen egiten duten ikerketaren berri.
Hurrengo bi egunetan, Arrasaten egon dira, Iturripe eta Garaiako eraikinetan, ondorengo arloak ezagutzen: H2 Jarduera, Zirkulartasun eta Iraunkortasun Modelaketa, Giza-Makina Elkarrekintzak, Mugikortasun Elektrikoa eta Robotika eta Automatizazioa, besteak beste.
Parte-hartzaukeek esan dutenez, bisita arrakastatsua izan da, eta azaroan Stuttgarten ospatuko den Errektoreen Kontseilua izango da bi erakundeen hurrengo topagunea, beste unibertsitateetako ordezkariekin batera, europar unibertsitatea aurrera bultzatzen jarraitzeko.